IBARRAUNDIN EGIN DAITEZKEEN JARDUERAK:
Egingo diren jarduerak nagusiki kulturalak, artistikoak, hezkuntzazkoak, soziokulturalak edo aisialdikoak izango dira:
- Antzerki edo dantza emanaldiak.
- Kontzertuak, entzunaldiak.
- Ikus-entzunezkoen emanaldiak.
- Ikastaroak, tailerrak, seminarioak.
- Hitzaldiak, biltzarrak.
- Erakusketak.
- Aurkezpenak.
- Ekitaldi politikoak.
- Hileta zibilak.
- Ezkontza zibilak
Zerrenda horretan aipatzen ez den erabilerarik eman nahi izanez gero, baimen berezia eskatu beharko da.
Ezkontzetan ezin da konfetirik, arrozik eta antzekorik bota, zorua hondatzeaz gain garbitasun lanak ere zailtzen dituelako. Botaz gero, jaso egin beharko da.
ESKAERAK:
- Gelak erabiltzeko eskaera orriak Ibarraundin bertan aurkeztu beharko dira.
- Eskaera aurkezteko epea: urte guztia, ekintza baino astebete lehenago.
- Baieztapena: baieztapena jasotakoan egongo da gordeta gela.
TARIFAK:
- Erabilera publikoa (hiletak eta irabazi asmorik gabeko erakundeen ekintzak): doan.
- Erabilera pribatua (ezkontzak eta irabazi asmoa duten erakundeetako ekintzak): 100 €
Ezkontzetarako erabiltzen denean, ezkontideek aurreko tarifaz gain 100 €-ko fidantza jarri beharko dute.
NORK IZANGO DU LEHENTASUNA?
- Erakundeei edo partikularrei baimena eman baino lehen, lehentasuna izango dute beti Eskoriatzako Udalak antolatutako edo babestutako jarduerek.
- Elkarte edo taldeei gelak edo aretoak lagatzerakoan lehentasuna izango dute Eskoriatzan egoitza duten edo antolatuta dauden elkarte eta taldeek.