Laguntza ekonomikoa jarduera ekonomiko berriak sortzeko eta Andoainen dauden negozioen eskualdaketa eta/edo jarraipena sustatzeko xedez deitu da.
Honako gastu hauen % 90era arteko dirulaguntza emango da: eraketa-gastuak, Gizarte Segurantzako kotizazio-kuotak, soldatak, aholkularitza-gastuak, aktibo finkoetako inbertsioak, alokairu-, eskualdatze- eta/edo negozioen jarraikortasun-gastuak, deialdiaren aurreko urteko irailaren 1etik deialdi horren ondorengo urteko apirilaren 30era bitartekoak, eskaera bakoitzeko 1.950 €-ko mugarekin.
Pertsona fisikoak, juridikoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak:
a) jarduera nagusiaren helbidea Andoainen baldin badute.
b) jarduerak indarrean dagoen araudia betetzen baldin badu lizentziei, udal-jarduera hasteko aldez aurreko jakinarazpenei eta jardueraren jardun profesionalari eragin diezaioketen beste batzuei dagokienez.
c) bideragarritasun-plan bat edo jarduera-memoria/proiektu bat baldin badute, enpresa-ekimen berriei laguntzeko udal-zerbitzuak balioetsita.
d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Langile Autonomoen Araubide Berezian edo dagokion erregimenean alta emanda baldin badaude, deialdi hau argitaratu aurreko urteko azaroaren 1etik dirulaguntza eskatu den egunera bitartean.
e) jarduera/enpresa gutxienez 6 hilabetez altan edukitzea.
f) sustatzaileak bat baino gehiago badira, horietako batek gutxienez langabezian egon beharko du. Enpresa batek sustatzen badu, proiektu berriak enplegu garbia sortzeko zuzeneko lanpostu bat sortzea jaso beharko du gutxienez.
g) lokala alokatuz gero, alokairu-kontratuak gutxienez 12 hilabeteko iraupena izatea.
h) Andoaingo Udalarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
i) barne-ekintzailetzaren kasuan), sortutako jarduera ekonomiko berriak aurrekoa ez bezalakoa izan behar du, betiere aurreko jarduera ekonomikoari eutsiz, eta, gutxienez, enplegu garbia sortzea ekarriko duen zuzeneko lanpostu bat sortzea jaso beharko du.
a) Eskabide-inprimakia (E105 inprimakia)
b) Eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak:
c) Legezko ordezkaritzaren kasuan: legezko ordezkariaren NANa edo agiri baliokidea eta ordezkaritzaren agiri bidezko egiaztapena. Egiaztapena zuzenbidean, notario-ahalordeetan, eskrituretan eta abarretan baliozkoa den edozein bide erabiliz egin ahal izango da (ereduak eranskinetan)
d) Egindako eta/edo diruz lagundu daitekeen gastuaren eta inbertsioaren frogagiri ofizialak (kontratua, faktura, aurrekontuak eta/edo ordainagiriak), eta, hala badagokio, horiek ordaindu izanaren egiaztagiriak
i) Andoaingo ekintzailetzari laguntzeko bulegoak positiboki ebaluatu beharko duen bideragarritasun-plana (eredua eranskinean)
j) Sortutako lanpostuak Gizarte Segurantzan duen altaren eta lan-kontratuaren kopia
k) Alta emandako jardueraren 840 ereduaren eta errolda-aitorpenaren kopia
l) Jarduera berrian sartu den pertsonaren inskripzio-aldien ziurtagiria, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emana, langabezian dagoen enplegu-eskatzailea bada (eranskinetan onartutako ziurtagirien zerrenda)
m) Kontratuaren subjektuaren lan-bizitzari buruzko txostena, Gizarte Segurantzak emana (eranskinetan onartutako ziurtagirien zerrenda).
ZER DOKUMENTAZIO AURKEZTU BEHAR DA justifikazioan?
a) Dirulaguntza justifikatzeko inprimakia (E106 inprimakia)
b) Dirulaguntzaren xede diren gastuen egiaztagiriak eta egindako ordainketen egiaztagiriak, bi kasuetan, eskaera egiteko unean aurkeztu ez badira.
c) Laguntza jasotzeko aukera duten sustatzaileen lan-bizitzari buruzko txostena, Gizarte Segurantzak emana, laguntzaren xede den aldian eta lanaldian enpresan egon direla egiaztatzen duena (eranskinetan onartutako ziurtagirien zerrenda).
d) Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantillari buruzko enpresaren lan-bizitzaren txostena, Gizarte Segurantzak emana, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman zenetik sei hilabete igaro ondoren edota, dagokionean, zentsu-aitorpenaren alta-data egin denetik aurrera, enpleguari eutsi zaiola egiaztatzen duena. Horretarako, bi txosten aurkeztuko dira. Lehenengoa, enpresak EJZn alta eman ondoren eta, bigarrena, alta eman eta sei hilabetera (eranskinetan onartutako ziurtagirien zerrenda).
Doan da. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza da.
Alkateak edo Zinegotzi Ahaldunak
Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria - 943 304 221 edo tokigarapena@andoain.eus
Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa
DBEB kodea: M07
Fitxategiaren xedea: Udalera sartzen den eta bertatik irteten den paperezko nahiz euskarri telematikoko dokumentazioaren erregistroa eta kontrola
Aurreikusitako lagapenak: Ez dira egiten
Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.
Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.
Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.
Informazio gehiago: LOPD
Fitxategiaren izena: sarreren eta irteeren erregistroa