Merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Astigarragako merkataritza eremu nagusian hutsik dauden lokaletan jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei laguntzeko zein ixtear dauden negozioen eskualdatzeak sustatzeko dirulaguntzak dira.

NOIZ ESKA DAITEZKE?

Eskatzeko epea zabalik dago. Eskaerak, kreditua agortu arte edo 2020ko azaroaren 30a bitartean aurkeztu ahal izango dira.

NORK ESKA DEZAKE?

2020ko urtarrilaren 1etik hasita eta azaroaren 30a bitartean ezarri diren proiektuentzat izango dira.

Onuradunak 3 motetan sailatuko dira:

  1. Jarduera berri bat martxan jarri nahi duten ekintzaileak.
  2. Hazitegi, elkar-lan espazio edo antzerako batean euren jarduera hasi eta lokal huts batean proiektua ezarri nahi duten ekintzaileak.
  3. Ixtear dagoen edo berriki itxi den jarduerari jarraipena eman nahi dioten ekintzaileak.

Baldintzak:

  1. Enpresak egoitza soziala Astigarragan edukitzea eta gehienez 5 langile izatea.
  2. Dagoeneko altan dauden jardueren kasuan, baldin eta egoitza soziala Astigarragatik kanpo kokatzen bada, hilabeteko epea edukiko dute egoera hori aldatzeko.
  3. Sailkatutako 3 onaradun motetako bat izatea.
  4. Lokalak jarduera sailkatuaren lizentzia izatea edo, hala badagokio, jardueraren aldez aurreko jakinarazpena aurkeztu izana. Edo lokalak beste pertsona baten izenean lizentzia badu, lizentzia eskualdatzea izapidetu eta baimendu izana (baldintza hau ofizioz egiaztatuko da).
  5. Astigarragako udalarekin zerga, tasa edota isunen ordainketa egunean izatea (ofizioz egiaztatuko dena), baita gainerako zerga-betebeharrak ere.
  6. Gizarte Segurantzan altan egotea eta ordainketak egunean izatea.
  7. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan egotea gehienez ere lau urteko antzinatasunarekin.
  8. Jarduera berrien kasuan, Beterri-Buruntza Ekinean ekintzailetza zerbitzuaren oniritzia duen jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua landua izatea. Horretarako, ekintzaileak aukera izango du bideragarritasun plan bat garatzeko Beterri-Buruntza Ekinean zerbitzuaren bitartez.
  9. Dirulaguntza jaso ahal izateko baldintza ezinbestekoa izango da bere enpresa jardueraren tutorizazio teknikoa onartzeko konpromisoa hartzea. Tutorizazio hori eskualdeko Beterri-Buruntza Ekinean ekintzailetza zerbitzuak egingo du jardueraren lehen urtean zehar. Beharkizun hau betetzat joko da, baldin eta tutoreak uste badu jarraitzea ez dela beharrezkoa.
  10. Jarduera garatu ahal izateko, lehendik, lokalik jabetzan ez izatea.
  11. Jarduera III. eranskinean xedatutako eremuan kokatzen diren merkataritza lokaletako batean ezartzea.
  12. Alokairuaren gastua onartuzat jotzeko, ekintzaileek lokal-jabeekin odolkidetasunagatik edo ezkontzagatik bigarren mailara arteko ahaidetasun harremana daukaten ezkontideekin, ondorengoekin eta gainerako ahaideekin ahaidetasun harremanik ez izatea.
  13. Lokalaren alokairuaren prezioa gehienez ere 10 €/m²koa izango da 50m² baino gehiago dituzten lokalentzat eta 13 €/m²ko 50m² baino gutxiago dituztenentzat.
  14. Alokairuan hartzen den lokalaren kontratuak 12 hilabeteko iraupena izan beharko du gutxienez.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Gainera, ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

  1. Pertsona fisikoa bada, NANren fotokopia.
  2. Pertsona juridikoa bada: IFKren fotokopia, ordezkagarritasuna egiaztatzen duten agiriak (ahalorde-eskritura, esaterako), eta ordezkariaren NANren fotokopia.
  3. Dirulaguntza helbideratuko den kontu zenbakia, eskatzailearen titulartasuna egiaztatzen duen agiriarekin.
  4. Gizarte Segurantzan altan egotearen ziurtagiriaren kopia, baita ordainketak egunean edukitzearena ere.
  5. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga altan izatearen kopia.
  6. Zerga betebeharrak egunean edukitzearen frogagiriak. Udalarenak egunean izatea ez da egiaztatu behar, hori ofizioz egingo baita.
  7. Dagokionean, lokalaren arrendamendu kontratuaren kopia.
  8. Dagokionean, arrendatzailearen kontu zenbakiko titulartasun egiaztagiria, onuradunak hilero alokairuko errenta transferituko duena.
  9. Jarduera berrien kasuan, Beterri-Buruntza Ekinean ekintzailetza zerbitzuaren oniritzia duen jardueraren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen duen proiektua edo hura egin izanaren egiaztagiria.

NON ESKATZEN DA?

      Aurrez aurre (pertsona fisikoak soilik):
    • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
      Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
      9:00 - 13:30
      943 335050

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Doan da

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
    • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    1. Astigarragako Udaleko Komertzioa, Turismoa eta Tokiko Garapen batzorde informatzailea arduratuko da eskaera izapidetu, baloratu eta ebazpen proposamena egiteaz.
    2. Astigarragako Udaleko Komertzioa, Turismoa eta Tokiko Garapen batzorde informatzaileak ofizioz burutuko ditu ebazpen proposamena egiteko aintzat hartu behar diren datuak zehazteko, jakiteko eta egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen jarduera guztiak.
    3. Eskaera aztertu eta baloratu ondoren, Astigarragako Udaleko Komertzioa, Turismoa eta Tokiko Garapen batzorde informatzaileak proposamena Alkatetzara edo Tokiko Gobernu Batzordera helaraziko ditu. 3.000 eurotik beherako laguntzak Alkatetzako dekretu bidez ebatziko dira, eta 3.000tik gorakoak, berriz, Tokiko Gobernu batzordeko akordio bidez.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Alkateak edo Tokiko Gobernu Batzordeak

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    Komertzioa, Turismoa eta Tokiko Garapena - Komertzioa, Turismoa eta Tokiko Garapena

    OHARRAK

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa

    DBEB kodea: 2043030226

    Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

    Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

    Informazio gehiago: LOPD.