Jarduera sailkatuak: Aldez aurreko komunikazioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Komunikazio honek ahalmena ematen du eragozpenak sortu ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien jarduera bat edo instalazio publiko edo pribatu bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko (7/2012 Legearen II. Eranskineko B) idatz-zatian sartutakoak), 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Herriko Ingurumenari buruzkoak (apirilaren 23ko 7/2012 Legeak aldatutakoak), 55. artikuluan jasotako zerrendari jarraiki.

Jarduera martxan jartzeko, lokalean obrak egin behar izanez gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da, eta obra lizentzia lortzeko edo komunikatu beharreko obra bezala izapidetuko dira obra hauek.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. E006 Jarduera sailkatuaren aurrekomunikazioa
  2. E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio).
  3. Ziurtagiri teknikoa. Aurrekomunikazioa behar duten jarduerak (Dokumentazio teknikoarekin komunikatuak)
  4. Jarduera Egitasmo Teknikoa, teknikari gaituak egina: dokumentu honek eskabide orrian zehazten diren atalak ezinbestean eduki beharko ditu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ikusi zerga ordenantzak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
          2. Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
          3. HIRIGINTZA, ETXEBIZITZA eta INGURUGIRO Sailari bidali.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Hirgintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa

          OHARRAK

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Aurkeztutako dokumentazio teknikoa baloratuko da. Era berean, egindako jardueraren ikuskapena egingo da.
          • Interesatuari komunikazioa jaso izanaren agiria jakinarazten zaio.
          • Era berean obrak egin baldin badira, obra-lizentzian emandako obra-baldintzetan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa

          DBEB kodea: 2043030226

          Fitxategiaren xedea: Udaletxeak kudeatu behar dituen espedienteei euskarri informatkoa eman

          Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD.