Auzokonposta egiteko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zelai partikularrik ez duten etxeek ere konposta egin dezakete Udalak horretarako egokitutako lursail publikoetan. Konpost mota hau taldean, auzokideen artean egiten da.

Taldean konposta egiteko interesa baduzu, bete ezazu formularioa eta eskaera. Udalak eskaera aztertuko du. Ondoren zurekin harremanetan jarriko gara.

Baldintzak

Auzokonposta gune bat martxan jartzeko hainbat baldintza bete behar dira:

  • Auzokonposta guneen kokapena, egokitzapena eta mantentzea, udalak egiten ditu, beraz udalaren oniritzia beharrezkoa da gunea kokatzeko.
  • Auzoan konpostagailuak kokatzeko berdegune egoki bat egotea.
  • Auzoan edo gunearen inguruan familia kopuru minimo bat konposta egiteko prest egotea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Zerga ordenantzak ikusi

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 7 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera jaso
        2. Baimena eman badagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Hirgintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030226

        Fitxategiaren xedea: Udaletxeak kudeatu behar dituen espedienteei euskarri informatkoa eman

        Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.