Obra handia egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Halakotzat jotzen dira oin berriko eraikinen eraikuntza-lanak, eta jada eraikiak dauden eraikin, lokal, instalazio edo eraikuntzen handitze, eraberritze eta sendotze lanak.

Honako hauek hartzen ditu barne:

  • Eraikitako azaleraren, erabilera nagusiaren, etxebizitza eta lokal kopuruaren aldaketa dakarten barne-obrak, eta eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo kanpoko diseinu edo segurtasun eta biziegokitasun baldintzei eragiten dietenak.
  • Katalogatutako eraikinetan egindako esku-hartzeak (zabaltzea, erabilera aldaketa, eraberritzea –aurrez dagoen eraikinean egindako zeinahi lan edo obra, mantentze-lan hutsa ez denean-), karga-hormekiko eraikinak –egurrezko egitura-.
  • Fatxadak osorik eraberitu edo konpontzeaa
  • Material, kolore edo diseinuen aldaketa dakarten esku-hartzeak estalkian, egiturazko elementuen aldaketa edo errefortzua dakarten konponketak, eta birgaitze integralak.
  • Igogailuak instalatzeak eta haien ibilbidea luzatzea.
  • Gas instalazioa -dagokion elkargo profesionalak onartutako proiektu teknikoa, non instalazioa deskribatuko den eta non justifikatuko den dagokion arautegia betetzen duela. Proiektuak galdara eta tximinien kokapena definituko du ke/gasen ebakuazioa bermatzeko estalkitik gora.
  • Solairuarteak legeztatu edota eraikitzea.

Eraikuntza Obren lizentziek bere baitan hartuko dituzte obra txikitzat hartzen diren lan osagarriak egiteko baimenak, hala nola babes-hesiak jartzeko, aldamioak edo eskoratzeak jartzeko lanak, etab. Alabaina lan osagarri horiek lizentziaren objektu den proiektuari aurreikusi ez bezala eragin badiezaiokete, edota jabari publikoko eremu edota eraikuntza mugakideei, lizentzia espezifikoa eskatu beharko da haiek egikaritzeko.

Obra egiteko bitarteko laguntzaileak instalatuz gero, bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatu beharko da Obrak eta Zerbitzuak Udal sailean.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050
  • Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335241

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Zerga ordenantzak ikusi

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzeko edo zabaltzeko eskaera.
        2. Hala badagokio, sektorekako txostenen eskaera.
        3. Zerbitzu teknikoen aldeko txostena.
        4. Oin berriko obra izatekotan, Tokiko Gobiernu batzarrari ebazpen-proposamena.
        5. Lizentzia ematea.
        6. Hala badagokio, interesdunari eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinaraztea aldez aurretik fidantza edo abala aurkeztu behar dela.
        7. Lizentziaren berri ematea interesdunari.
        8. Udal zerga eta tasak likidatzea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo Tokiko Gobernu Batzordeak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Hirgintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa

        OHARRAK

        Obra egiteko lizentzia eskatzea eta eskuratzea, indarrean dagoen legedian ezarritako gainontzeko nahitaezko baimenak eta txostenak eskuratzearen kalterik gabe egingo da.

        Baldin eta lanak hasi ez edota amaituko ez balira, edo sustatzaileari egoztekoak liratekeen arrazoiengatik etenda baleude lizentzian ezarritako epeak urratuz, udalak, interesdunari entzunaldiaren izapidea eskainita, lizentzia iraungi dela adieraztea du, eta hark kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik ez du izango.

        Lizentzian ezarritako epeen luzapena eska daiteke horretarako arrazoiak azalduta, betiere ezarritako epea amaitu baino lehen. Epe hau inoiz ezin izango da, prozedura izapidetzeko ezarritako epea baino luzeagoa izan.

        Lizentzia iraungitakoan, interesdunak edozein momentutan eska dezake berriz.

        Lizentziaren epeen luzapenetan, tasa bat ordaindu beharra dago.

        Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 11.4 artikuluan ezarritako suposizioetan, isiltasuna ezetsi den seinale izango da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030226

        Fitxategiaren xedea: Udaletxeak kudeatu behar dituen espedienteei euskarri informatkoa eman

        Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.