Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren txostenen aurkezpena (EIT) teknikari gaituak idatziak, derrigorrezkoak 2017ko ekainaren 27tik aurrera 50 urte betetzen dituzten bizitegi erabilerako eraikinentzat (EIT aurkezteko epea urtebetekoa da), eraikin katalogatu edo babestuentzat, eta birgaitze, efizientzia energetiko eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten eraikinentzat.
EITren balio-epea 10 urtekoa da.
Eraikinaren kontserbazio sustapenerako bitartekoa da.
Ikuskapenaren ondotik, eraikinak EITk aurreikusitako 5 kalifikazioetako bat jasoko du, haren egoeraren eta ezarritako epeetan egin beharreko jarduketen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

(eskarian adieraziko da EIT zein eraikinean egin den, eta era berean zein euskarritan aurkeztu den)

  • EITren dokumentazio OSOAren kopia paperean (aukerako)
  • EITren dokumentazio OSOAren kopia XML eta PDF fitxategietan (beti).
  • EIT aurkeztearen ondorioz zuzendu beharreko akatsak hauteman badira, haiek zuzendutakoan ziurtagiria aurkeztu beharko da EITren formatu eta euskarri berberekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Hala badagokio, EIT zuzentzeko eskaria hura osorik ez badago edota formatu-baldintzak betetzen ez baditu.
        2. EIT osoa Eusko Jaurlaritzako EIT Erregistrora inportatzea.
        3. Udal zerbitzu teknikoek EIT aztertzea, eta EITn jasotakoaren arabera txostena egingo dute.
        4. EITaren barruan adierazten diren jardunak egiteko epeak jakinaraztea.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Hirigintza - Hirgintza

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030226

        Fitxategiaren xedea: Udaletxeak kudeatu behar dituen espedienteei euskarri informatkoa eman

        Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.