Obra txikiak egiteko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalak ematen duen baimena da eraikinaren barruan zein kanpoan lanak egiteko, teknika aldetik sinpleak eta ekonomia aldetik ez munta handikoak, eta eraikitako azaleraren, erabilera nagusiaren, etxebizitza eta lokal kopuruaren aldetik aldaketarik ez dakartenak, eta halaber eraikinaren edo instalazioaren egiturari edo kanpoko diseinu edo segurtasun eta biziegokitasun baldintzei eragiten ez dietenak.

Noiz eskatuko da obra txikia egiteko lizentzia?

Honako obra hauek sartzen dira:

  • Garrantzi gutxiko oztopo arkitektonikoak kentzea, esaterako, arrapalak egitea atarietan.
  • Urbanizazioaren mantentze eta iragazgaizte lanak jabari eta erabilera pribatuko hiri-eremuan, betiere dauden kotak, maldak eta akaberak errespetatuz gero.
  • Finka, orube eta lursail itxiturak; (HIRI-LANDA LURZORUA).
  • Urbanizazio elementu puntualak (zoladura birjartzeak, etab.)
  • Zanga-kanalizazioak irekitzea, ur-hargunea, saneamendua.
  • Landa- edo hiri-eremuan zuhaitzak moztea.
  • Eta antzekoak.

Babes-hesiak, aldamioak, eskoratzeak eta gainerako eraikuntza-elementuak bide publikoan jartzeko Udaltzaingoari bide publikoa okupatzeko eskaria egin beharko zaio. Kasu honetan Udaletxeko Obrak eta Zerbitzuetako sailarekin jarri beharko duzue harremanetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu hauetako bakoitzean honako hauek aurkeztuko dira:

  • Tabikeak aldatzen badira: plano kotadunak aurkeztu behar dituzte, oraingoak eta etorkizunekoak (1:50 eskalan eginak): oin-planoak eta sekzio-planoak. Horietan adieraziko dituzte erabilerak, azalerak eta gelak, eta zein instalazio dauden.
  • Tabikeak botako badira egurrezko egitura duten eraikinen kasuan: eraikinaren egonkortasunari buruzko txostena, eskumena duen teknikariak izenpetua
  • Kanpoko arotzeriak aldatzen direnean: aldaketaren bat egitekotan aurrez komunitateko akordioa aurkeztu beharko da, fatxadaren bateratasuna eta homogeneotasuna berreskuratzeko konpromisoarekin: kanpoko arotzerien diseinu eta neurriak ereduari jarraituz, hori ere erantsirik, eta bao mota bakoitzerako zer arotzeria mota aukeratuko den, eta horrek gero erreferentzia bezala balioko du etorkizuneko aldaketa eta berriztapenetarako. Aurrekontu xehatuak arotzeriaren neurriak, diseinua eta kolorea definituko ditu.
  • Toldoak, errotuluak eta markesinak jarriz gero: haien diseinua definitzen duen dokumentazioa: planoak, argazkiak , eta abar. Fatxadaren argazkia/krokisa, haren kokapena definitzen duena, aurrekontua partidaka xehatua, materialak eta esku-lana barne.
  • Urbanizazioko elementu jakin batzuen gaineko lanak direnean (zoladura-birjartzeak, etab...), beharrezkoa izango da Obrak eta Zerbitzuak Sailaren (943 335068) oniritzia eta haiekin harremanetan jartzea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050
  • Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335241

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Zerga ordenantzak ikusi.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera aurkeztu
        2. Zerbitzu teknikoen txostena.
        3. Lizentzia ematea eta jakinarazi.
        4. Zerga likidatzea

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Hirgintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030226

        Fitxategiaren xedea: Udaletxeak kudeatu behar dituen espedienteei euskarri informatkoa eman

        Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.