Obra txikien jakinarazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikin, etxebiziza edo lokal batean obra lanak egitea baimentzen duen komunikazioa eta ez egiturari ezta itxura arkitektonikoari ere eragiten ez dioena.

Helburua gero eta administrazio arinagoa eta eraginkorragoa antolatzea izanik, beharrezkotzat jo da aurreko lizentziarik behar ez duten obrak zerrendatzea.

Noiz egingo da obra txikia egiteko jakinarazpena?

  • Etxebizitza eta lokaletako barne-berrikuntza partziala. Atal honetan sartzen dira, esate baterako, akaberak ordezkatu eta/edo aldatzea, barruko instalazioak (argindarra, ura, gasa) eta arotzeria aldatzea.
  • Kanpoko arotzeria aldatu eta/edo ordezkatzea (leihoak, barandak) betiere ezaugarri guztiak bere horretan gordetzen badira; ez ordea balkoien itxiturak.
  • Teilatua eta teilatu laua konpontzea.
  • Teilatu-hodiak eta zorrotenak aldatzea.
  • Fatxadak pintatzea, jatorrizko kolore beraz pintatzen badira.
  • Etxebizitza eta lokaletan hondakinak kendu eta hustea.
  • Segurtasunerako azpiegituren baldintzak edo sare nagusietarako hartuneak ukitzen ez dituzten instalazioen konponketa edo berritzea.
  • Etxebizitzaren barneko ateak, leihoak berritzea, azulejoak jartzea, zoladurak eta abar, baita osasun-elementuak ere (bainuontzia, komuna, bideta, konketa).
  • Telefonika edota Iberdrola konpainiak egin beharreko zuloak, kanalizazioak eta konexioak, udalerriko alde jakin batzuetan bideratzen diren obrekin zerikusia baldin badute eta, aldez aurretik, Udal Teknikariak obrak horiek xehetasunez aurkeztu baldin baditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesduna den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edota ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabidea beteta, diru ordainketa egin behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050
  • Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335241

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Zerga momentuan konbratuko da, autolikidazio sistemaren bidez, beraz bakuetxeko txartela ekartzea aholkatzen da.

          Ordaindu beharrekoa indarrean dagoen zerga ordenatzak jasoko du.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Obra horien aurrean Udalak eskumen hauek izango ditu: ikuskatzekoa, egiaztatzekoa eta kontrolak egitekoa.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa - Hirgintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa

          OHARRAK

          Jakinerazpena aurkezteak (eskatzen den dokumentazioarekin batera) gaitu egingo du obra txikia gauzatzeko edo hasteko, ondorengo tramiteen zain egon beharrik gabe, Udalak esleituta dauzkan egiaztatze, kontrol eta ikuskapen eskumenak kaltetu gabe.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa

          DBEB kodea: 2043030226

          Fitxategiaren xedea: Udaletxeak kudeatu behar dituen espedienteei euskarri informatkoa eman

          Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD.