Udal zergak helbideratzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal zerga eta tasen ordainketak banku-kontu baten bidez pagatzeko eskaera da, hau da: Ibilgailuen gaineko zerga, Hiri Ondasunen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, Ur hornidura eta Zabor bilketari dagozkien tasak...

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagirien titularrak edo horien ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 9:00 - 13:30
    943 335050

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Programaren datu-basean aldatzea, Errenta Sailean

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Kontuhartzailetza - Errenta

        OHARRAK

        • Helbideratze agindua aldatu edo ezeztatu daiteke.
        • Zenbati helbideratze erabil daitezke zerga edo tasa desberdinentzat.
        • Eskaeraren iraupena mugagabea da, eta besterik komunikatu ezean, ez da beharrezkoa berritzea.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasak eta Zergen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030247

        Fitxategiaren xedea: Tasak, zergak eta zuzeneko diru-sarrerak jaulkitzeko eta kobratzeko euskarri informatikoa ematea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.