Helbide fiskalaren altak, bajak eta aldaketak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Titularraren alta, baja helbide-fiskal aldaketa edo bestelako datu pertsonalak aldatzea, udal tasen eta zergen ordainketari dagozkien jakinarazpeenei begira.

Zer da helbide fiskala?

  • Pertsona fisiko batentzat: ohiko etxebizitza.
  • Pertsona juridiko batentzat: bere egoitza soziala.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Identifikatzeko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Kontuhartzailetza - Errenta

        OHARRAK

        • Zerga-administrazioari zerga-helbidearen aldaketaren berri eman ez bazaio, jakinarazpenak egiteko baliozkotzat adierazitako azkena hartuko da, edota zergadunak zerga izaerako zeinahi agiritan adierazitakoa.
        • Baldin eta zergadunak aitortu ez badu bere zerga-helbidea, halakotzat hartuko da bien bitartean bera titular ageri den edozein higiezin edo ustiapen ekonomiko.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasak eta Zergen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030247

        Fitxategiaren xedea: Tasak, zergak eta zuzeneko diru-sarrerak jaulkitzeko eta kobratzeko euskarri informatikoa ematea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.