Arriskutsu Izan Daitezkeen Animalien Erregistroan izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsu izan daitezkeen animalien erregistroan izena ematea.

Erregistroan izena eman aurretik, animali hauek edukitzeko baimena lortu behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek animalia horiek Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan inskribatu behar dituzte.

Txakur-arraza batzuk eta haien gurutzaketak arriskutsuak izan daitezkeela jotzen da. Honakoak dira:

  • Pit Bull Terrier
  • Staffordshire Bull Terrier
  • American Staffodshire Terrier
  • Rotweiler
  • Dogo Argentinarra
  • Fila Brasilero
  • Tosa Inu
  • Akita Inu
  • Talde horretan sartzen dira, baita ere, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko 2004ko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuko 10. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituzten txakurrak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. E013 Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroan inskribatzeko eskaera
  2. Eskatzailearen NA.
  3. Arriskutsua izan daiteken animalia edukitzeko baimena.
  4. Nahiz eta jabea ez den beste hirugarren pertsona batek zaindu, animaliak egindako kalteei erantzuteko erantzukizun zibileko aseguruko poliza, gutxienez 120.000 eurkokoa. Etxeetako egiten diren eta zakurrak barne sartzen dituzten aseguruak, bere polizatik atera egiten dituzte, animali hauek aseguru zehatzago bat behar dutenean.
  5. Polizaren ordainagiria.
  6. Eguneratuta egon behar duen zakurraren osasun kartilla.
  7. Berriki emandako albaitariaren agiria, animaliaren osasun egoera azaldu eta bereziki arriskutsua egin dezaken gaixotasunik edo asaldurik ez duela egiaztatzen duena.
  8. Animalia, bere mikrotxiparen bidez erregistro ofizialean erroldatua izan denaren agiria. (Albaiteroak luzatutako ziurtagiria).
  9. Zinpeko aitorpena, azaltzen duena eskatzaileak ez duela arriskutsuak izan daitezkeen animalien zuzenbide araudiari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zigorretatik bat bera ere jaso arau hauste larri edo oso larria egiteagatik.
  10. Horrela balitz, animalia zikiratuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udaltzaingoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335230

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 10 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera
          2. Dekretua
          3. Interesatuari jakinarazi
          4. Eusko Jaurlaritzari jakinarazi
          5. Txartela jaulkitu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          Titular aldaketa edo eskualdaketa:

          Betekizunak:

          • Lizentziak indarrean egon behar du, saltzailearen aldetik
          • Erosleak lizentzia eskuratu behar du aldez aurretik
          • Aldaketa AIEOn (EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra) jaso behar da, ohiko albaiteroarenean.

          Beste autonomia erkidego batera aldatzea:

          • Beharrezkoa da jatorrizko autonomia erkidegoko Erregistroan baja ematea, ohiko albaiteroarenean.
          • Erregistroan izena eman behar da, lehen azaldutako prozedurari jarraiki.

          Baja:

          • Animalia hilez gero edo lapurtua izanez gero, baja eman beharko da REGIAn, ohiko albaiteroaren bitartez.
          • Bajaren berri eman Udalari, albaitariak emandako agiriaren bidez, Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroan baja emateko.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Txakurren eta arriskutsuak diren animalien errolda

          DBEB kodea: 2100360004

          Fitxategiaren xedea: Arriskutsuak diren txakur eta animalien jabeen datu-fitxategia

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD.