Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak Izan daitezkeen Animaliak (aurrerantzean AIA) edukitzeko, trebatu eta maneiatzeko administrazioko lizentzia lortzea edo berritzea. Beharrezkoa da arriskutsua izan daitekeen txakurrarekin pasieran ibili nahi duenarentzat.

Aipaturiko lizentzia beharrezkoa izango da, txakurra arraza hauetako batekoa baldin bada:

- Pit Bull Terrier
- Staffordshire Bull Terrier
- American Staffordshire Terrier
- Rottweiler
- Dogo argentinarra
- Fila Brasileiro
- Tosa Inu
- Akita Inu

Era berean, arriskutsuak izango dira baita ere martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretuaren II. Eranskinean aipaturiko baldintza guztiak edo gehienak betetzen dizuztenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. E012 Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentzia eskaera
  2. Eskatzailearen NAN.
  3. Eskatzailearen bi argazki berri, nortasun agiriaren neurrikoak eta kolorezkoak.
  4. 50/1999 Legeko 3, 1-b artikuluan aurreikusitako aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen agiria, Gobernuaren Azpiordezkaritzak emana.
  5. Gaitasun fisiko eta psikologikoa egiaztatzen duen agiria, lizentziaren eskaera baino gehienez 12 hilabete lehenago Gipuzkoako zentro baimendu batek egindakoa.
  6. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren udal tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria. Ordainketa hau Kutxako 2101 0103 49 0003312741 kontuan egin beharko da.
  7. Zinpeko aitorpena, azaltzen duena eskatzaileak ez duela arriskutsuak izan daitezkeen animalien zuzenbide araudiari buruzko 1999ko abenduaren 23ko 50/1999 Legeko 13. Artikuluko 3. Atalean aurreikusitako zigorretatik bat bera ere jaso arau hauste larri edo oso larria egiteagatik. Dena den, aldi baterako etendura zigorra jaso arren aukera izango du lizentzia lortu edo berritzeko, baldin eta lizentziaren eskaera egunerako oso-osorik bete bada jarritako zigorra.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Udaltzaingoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335230

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeagatik: 20,00 €.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera
          2. Dekretua
          3. Interesatuari jakinarazi
          4. Eusko Jaurlaritzari jakinarazi
          5. Txartela jaulkitu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Udaltzaingoa - Udaltzaingoa

          OHARRAK

          • Baimenak bost urteko balioa izango du eta epe hori gaindituz gero, berritu egin beharko da. Dena denbaimena balio gabe geldituko datitularrak baimena lortzeko edozein baldintza betetzen ez duen unean.
          • Baimeneko daturen bat aldatuz gero, titularrak jakinaren gainean jarriko du Astigarragako Udaltzaingoa, aldaketa egunetik hamabosteguneko epean.
          • Zakurra kateaz edo ugalez lotu behar da (gehienez bi metrokoa eta luzaezina) eta arrazaren arabera dagokion muturreko homologatua jarriko zaio. Leku publikoetan pertsona bakoitzak ezin du horrelako zakur bat baino gehiagorekin ibili.
          • Soinean eraman beharko du arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko baimena, agintariek eskatzen dutenean erakutsi beharko dena.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Txakurren eta arriskutsuak diren animalien errolda

          DBEB kodea: 2100360004

          Fitxategiaren xedea: Arriskutsuak diren txakur eta animalien jabeen datu-fitxategia

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD.