Pasabide lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailuak sartu eta atera ahal izateko bide publikoaren aprobetxamendurako baimena

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • E021 Pasabide baimen-eskaera
  • E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Erreserbaren planoa eta haren kokapena.
  • Lokalaren plano mugatua, aparkatzeko eta zamalanetarako eremuak zein diren zehaztuta.
  • Sailkatutako jardueren kasuan, aldez aurretik jakinarazi beharko da eta dagokion baimena jaso, pasabidea eskuratu ahal izateko. Udalak egiaztatu egingo du baldintza hori.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ordenantza fiskaletan "Espaloiti eta bide publikoaren erreserba eginez ibilgailuen sarrera gordetzea" atala ikusi.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera
        2. Txosten teknikoa
        3. Dekretua
        4. Interesatuari jakinarazi
        5. Tasaren ordainketa
        6. Plaka eman

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Obrak eta Zerbitzuak - Obrak eta Zerbitzuak

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Espedienteen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030226

        Fitxategiaren xedea: Udaletxeak kudeatu behar dituen espedienteei euskarri informatkoa eman

        Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.