Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga itzultzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baja emandako hilabetetik eta abenduaren 31 bitarte epean Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan ordaindutako kopuruaren kuota proportzionala (ikusi formula) itzultzeko eskaera, behin betiko baja edo iblgailua lapurtu edo ohostu den kasuetan behin-behineko baja ematen denean.

Urteko kopurua x Falta diren hilabete kopurua / 12 hilabete

Behin betiko baja emanez gero, beharrezkoa da aldez aurretik ibilgailutak tratatzeko baimentutako zentroren batean baja ematea ibilgailurai(ibilgailua desegieteko zentro baimenduak)eta haiek Trafikoko Lurralde Buruzagitzari emango diote horren berri.

Ibilgailua lapurtu edo ohostu den kasuetan behin-behineko baja ematen denean, Trafikoko Lurralde Buruzagitzari jakaraziko zaio.

Hilabeta amaitzean, Trafikoko Lurralde Buruzagitzak tramitatutako baja guztien berri ematen dio Udalari.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuaren titularrak eta haren ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050
  • Zergabilketa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335231

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera
        2. Egiaztatu
        3. Itzultze txostena
        4. Itzulketa

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerga-bilketa - Zergabilketa

        OHARRAK

        Itzultzeko eskaeraren epea 4 urtekoa da. Behin epe hori pasatzen denean, preskribatu egiten da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasak eta Zergen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030247

        Fitxategiaren xedea: Tasak, zergak eta zuzeneko diru-sarrerak jaulkitzeko eta kobratzeko euskarri informatikoa ematea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.