Ordainketak egin. Ordainagiriak kontsultatu edo-eta kopiak eskuratu

ZER DA? ZERTARAKO DA?

IDENTIFIKAZIORIK GABE

  • Ordainagiriren eskura baduzu (zergak edo isunak), nahi izanez gero bertan azaltzen diren datuekin Eusko Jaurlaritzaren ORDAINKETA-PASABIDEA erabil dezakezu agiria ordaintzeko:

ORDAINKETA-PASABIDERA ZUZENEKO SARBIDEA

IDENTIFIKAZIOA BEHAR DA

  • Ez baduzu ordainagiria, zure izenean daude tasak eta zergak kontsulta ditzakezu.
  • Udal zergak, tasak eta arau-hausteagatik jarritako isunak ordaindu: Ibilgailuen gaineko zerga, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, uraren eta hondakinen tasak...
  • Kobrantza-agiria: jatorrizkoa galtzen denean zerga-ordainketak egiteko balio duen agiria.
  • Ordaindu den frogagiria: jatorrizkoa galdu denean, ordaindutako ordainagiriaren kopia.

Ikusi zerga-egutegia.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularra edo ordezkaria, behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Identifikatzeko agiriak:

  1. Eskatzailearen NAN
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Zergabilketa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335231

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Zergaren, arau-hausteagatik jarritako isunaren edo/eta tasaren zenbatekoa.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerga-bilketa - Zergabilketa

        OHARRAK

        Ordainagirien kopiak:

        Eskaria telefonoz edo telematikoki egiten bada, epea 48 ordukoa da. Telefonoz egiten bada, segurtasun arrazoiengatik, interesduna NAN, AIZ edo pasaporte, helbide eta izen-abizenekin identifikatu beharko da. Ziurtagiria udal erroldan jasotako helbidera bidali beharko da.

        Ziurtagiria egiteko orduan interesdunari jakinaraziko zaio zer zor dituen ordaintzeko, eta era berean haiek ordaintzeko zein erraztasun dituen.

        Ordainketak:

        Bankuren batera joz gero, ordaindu beharreko ordainagiriarekin joan beharko da

        Entitatearen kutxazain automatikoan ere ordaindu ahal izango da. Ordaindu beharreko ordainagiria identifikatzeko haren barra-kodea pantailara hurbildu beharko da, eta jarraibideak segitu.
        Zergabilketa bulegoan banku-txartel bidez bakarrik onartuko da ordaintzea.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasak eta Zergen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030247

        Fitxategiaren xedea: Tasak, zergak eta zuzeneko diru-sarrerak jaulkitzeko eta kobratzeko euskarri informatikoa ematea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.