Zerga betebeharren ordainketa eguneratuta dagoela ziurtatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ziurtagiria egiten den datan zergadunak ordaindu beharreko guztiak , ordainduta dituela egiaztatzen du agiri honek.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Izapidea interesdun ez denak eskatzen edo sinatzen badu, ordezkaritza-inprimakia NAN, pasaporte, gidabaimen edo baimendunaren egoitza-baimenarekin batera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerga-bilketa - Zergabilketa

        OHARRAK

        Eskaria telefonoz edo telematikoki egiten bada, epea 48 ordukoa da. Telefonoz egiten bada, segurtasun arrazoiengatik, interesduna NAN, AIZ edo pasaporte, helbide eta izen-abizenekin identifikatu beharko da. Ziurtagiria udal erroldan jasotako helbidera bidali beharko da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasak eta Zergen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030247

        Fitxategiaren xedea: Tasak, zergak eta zuzeneko diru-sarrerak jaulkitzeko eta kobratzeko euskarri informatikoa ematea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.