Ondasunen ziurtagira-kanpoko zeinuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaleko erregistroetan jasotzen diren eta eskatzaileak dituen ondasunak adierazten dituen ziurtagiria. Hain zuzen ere, honako erroldetan azaltzen diren ondasunak:

  • Hiri Izaerako Ondasun Higiezinen Erroldan.
  • Landa Izaerako Ondasun Higiezinen Erroldan.
  • Jarduera Ekonomikoen Erroldan.
  • Ibilgailuen Erroldan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak edo horren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Zerga-bilketa - Zergabilketa

        OHARRAK

        • Ondasunen ziurtagiria adin txikiko bati badagokio bere aitak, amak edo tutoreak eskatu beharko du, eta jasotzeko familia liburua aurkeztu beharko du.
        • Beste pertsona batek ere jaso ahal izango du ziurtagiria. Horretarako, interesdunaren baimena eta honen NANaren fotokopia aurkeztu beharko ditu baimendutako pertsonak.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasak eta Zergen kudeaketa

        DBEB kodea: 2043030247

        Fitxategiaren xedea: Tasak, zergak eta zuzeneko diru-sarrerak jaulkitzeko eta kobratzeko euskarri informatikoa ematea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak. Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.