SARRERA-ERREGISTROA: Udalari agiriak ematea edo emandakoak kontsultatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Udalari zuzendutako eskaera, idatzi edo komunikazioak jasotzea eta dagokionari ematea.
  • Aldez aurretik emandako dokumentuen kontsultak egitea.

Idatzi bat erregistratzeko bi modu daude:

  1. Aurrez-aurre: Udaletxeko Erregistro bulegoan.
  2. Internet bidez: Zerbitzu telematikoetan sartuz.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok edota haren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Interesdunak ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko agiriak aurkezteko eskatuko da.

Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona ordezkatuz eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Kasu bakoitzan dagozkionak

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Idazkaritza - Estatistika eta Erregistro

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Sarrera-Irteera erregistroa

        DBEB kodea: 2043030238

        Fitxategiaren xedea: Udal erregistroei euskarri informatikoa ematea

        Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: LOPD.