Internetetik identifikatzeko gakoa eskuratzea: b@kQ ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Astigarragako Udaleko eta beste hainbat erakunde publikotako (Gipuzkoako beste udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Osakidetza...) zerbitzu telematikoetan identifikatu eta izapideak egiteko, B@kQ ziurtagiri kualifikatua eskuratzeko aukera duzu.

B@kQ pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko baliabide bat da, kautotzeko eta sinatzeko aukera ematen duena. Elementu hauek osatzen dute: erabiltzailearen NAN, pasahitza, eta 16 karaktere alfabetiko eta numeriko dituen koordenatu-joko bat.

Ziurtagiria eskuratzeko, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar da; horregatik, Udaletxeko Erregistro bulegora bertaratu behar duzu NANarekin.

NORK ESKA DEZAKE?

Gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa duten 16 urtetik gorakoen pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Estatuko herritarra izanez gero:
    • NAN, pasaportea edo gidabaimena.
  • Atzerriko herritarra izanez gero:
    • Europar Batasuneko kidea edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako kidea:
      • Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
      • Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.
    • Erkidegotik kanpoko herritarra:
      • Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
      • Indarrean dagoen bizileku-txartela (jatorrizkoa).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Erregistro bulegoa (Udaletxea)
    Foru Enparantza 13 20115 ASTIGARRAGA
    9:00 - 13:30
    943 335050

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Ez du kosturik

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Berehala
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Gure bulegoetan eskaera osatu ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dugu. Mezuan honako hauek adieraziko dira: koordenatuak eta jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua egiteko lotura bat.

          Jaulkitzeko eta aktibatzeko prozesua oso erraza da:

          1. SMS mezua bidaliko dugu pasa-hitz batekin; pasa-hitz hori aldatu behar duzu, eta gogoratzeko erraza den beste pasa-hitz bat jarri.
          2. Datu pertsonalak egiaztatu, eta B@kQ erabiltzeko jarraibideak eta baldintzak onartu behar dira.
          3. Lehenengo kautotzea egingo da, sinaduraren ziurtagiria hodeian jaulkitzeko.
          4. B@kQ prest egongo da kautotzeko eta Internet bidezko harremanetan sinatzeko.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Estatistika eta Erregistro

          OHARRAK

          • Koordenatu eta pasahitz zuzenak sartzeko 5 aukera dituzu. Aukera horiek agortuz gero, B@kQ-a blokeatu egingo da. Desblokeatzeko jo hona: www.izenpe.eus.
          • Pasahitza ahaztu edo aldatu nahi baduzu Izenpeko B@kQ atarian egin dezakezu ere.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Web erabiltzaileak

          DBEB kodea: 2071550036

          Fitxategiaren xedea: Udal web orriko erabiltzaileen identifikazio-datuak jasotzen dituen fitxategia

          Aurreikusitako lagapenak:Lagapenik gabe

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: LOPD.