Inguru irekiko gizarte-hezkuntza alorreko esku-hartze programa - Kaleko hezitzaileak eta familia ingurunean

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hainbat arrazoi ezberdinak medio (gizarte arazoak, familiartekoak, pertsonalak...) krisi egoeran dauden gazteei zuzendutako egitasmo komunitario bat da. Hezlea den profesional batek emandako laguntza eskaintzen zaie, beren gaitasunak garatzen eta arazoak gainditzen lagunduko dietenenak. Horretarako, beharrezkoa balitz, komunitateari zuzendutako beste programa edo baliabidetara bideratuko lituzkete.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesatuak eskatzen badu:

  • Arazoak dituela onartzen duen familiak eta laguntza eskatzen du.

Ofizioz:

  • Gizarte Zerbitzuek, adingabeek arrisku edo babesik gabeko egoeran egon daitezkeenaren berri dutenean. Jakinarazpen hau, pertsonaren aldetik edota beste zerbitzu ezberdinetatik heldu daiteke (ikastetxe, osasun zentru, polizia, epaitegiak, fiskalia…)
  • Gizarte Zerbitzuek atzematen dutenean horrela egoerak eman daitezkeela.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pertsonak eskatzen duenean, ez da inolako dokumenturik aurkeztu behar.

Ofizioz denean, jakinarazpena egiten duenaren arabera, jakinarazpena bera edo/eta txostena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

        Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

        Kasuaren lehenengo balorazioan arrisku edo babesgabetasun egoerarik antzematen ez bada, familien beharren arabera jardungo da: espedientea itxi, beste zerbitzuetara bideratu, ….

        Kasuaren lehenengo balorazioan babesgabe egoteko arrisku arina edo moderatua egon daitekeela antzemanez gero, ikerketa-lana egingo da; horretarako informazioa jasoko da familiari eta adingabeak ezagutzen dituzten profesionalei eta/edo erakundeei galdetuta. Ondoren, kasua udal eskumenekoa denez, esku- hartzeko proposamena egiten da.

        Kasuaren lehenengo balorazioan babesgabe egotek arrisku larria egon daitekeela antzemanez gero, ikerketa-lana egingo da; horretarako informazioa jasoko da familiari eta adingabeak ezagutzen dituzten profesionalei eta/edo erakundeei galdetuta. Ondoren, esku-hartzeko proposamena bidaltzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta nerabeen eskualdeko taldeari, kasua Foru eskumenekoa izan daitekeen egiazta dezan

        Lehenengo balorazioan babesgabetasunaren adierazle argiak antzematen badira, berehala jokatuko da eta zuzenean bideratuko da kasua Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta nerabeen eskualdeko taldera, egin beharrekoa egin dezan.

        LANSAIL ARDURADUNA

        Herritartasuna - Gizartegintza

        BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

        Babesgabetasunaren arrisku arinaren definizioa:

        Oinarrizko beharrak beteta dituzten arren eta haien gurasoak edo haien tutoretza edo zaintzaren ardura duten pertsonak haurrak babesteko gai diren arren, haur eta nerabeak epe motz, ertain edo luzean ongizatean eta garapenean kalte esanguratsua eragin dezaketen baldintzetan dauden familia-inguruneetan bizi direnean. Haurrak edo nerabeak ez du kalte esanguratsua jasan baina etorkizun hurbilean jasateko arriskuan dago.

        Haur edo nerabea babesgabetasun egoera moderatuan edo larrian dago:

        .- Oinarrizko beharrak bete gabe dituenean eta egoera horrek osasunean eta garapenean kalte esanguratsua eragin duenean edo eragin dezakeela baloratu denean. Egoera hori gurasoak edo bere tutoretza edo zaintza duten pertsonen ezgaitasunaren edo ezintasunaren edo behar horiek behar bezala bete ez izanaren ondorioa izan daiteke.

        Edo

        .- Gurasoen edo bere tutoretza edo zaintza duten pertsonen ezgaitasuna larria denean eta, ondorioz, etorkizun hurbilean haur edo nerabearen oinarrizko beharrak aseko direla bermatu ezin dutenean.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus