Dohainikako aholkularitza juridikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskatzailea alderdi izango deneko prozedura judizialaren kostua ordaintzeko diru-laguntza da. Diru-laguntza honek abokatuaren, prokuradorearen eta perituen ordainsariak, aldizkari ofizialeko iragarkiak eta abar barne hartzen ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Doako Laguntza Juridikoa jasotzeko, baldintza ekonomiko eta juridiko batzuk bete behar dira.

Baldintza Ekonomikoak

Eskatzailearen familia unitateak (ezkontideak eta adin txikiko seme alabek) lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino diru-sarrera handiagoak ez izatea.

Ahalmen ekonomikoa adierazten duten kanpoko zeinurik ez izatea.

Baldintza Juridikoak

Prozedura judizial bat hasita edo hasteko moduan egotea

Halaber, nahitaezkoa da profesional batek -abokatu eta/edo prokuradore batek- esku-hartzea

Hasteko dagoen prozedura judizialean familia-interes kontrajarriak badaude -ezkontide batek bestearen aurka jarritako demanda, seme edo alaba batek aita edo amaren aurka jarritakoa eta abar- prozedura judiziala hasi nahi duenaren baliabide ekonomiko indibidualak soilik hartuko dira kontuan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera.
  • Eskatzaileren NANa
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenarenfotokopiarekin.
  • Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Azken ekitaldiko Errenta Aitorpenaren likidazioaren Foru Ogasunaren edo Zerga-Agentziaren ziurtagiria, edo aitortu behar ez duenaren Foru Ogasunaren ziurtagiria.
  • Ondasunen ziurtagiria Foru Ogasunak edo Zerga Agentziak luzatuta.
  • Ibilgailuen jabetzari buruz, ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia edo Bidezaingoko Lurralde Zuzendaritzaren ziurtagiria.
  • Inoren konturako langilea izanik, jasotzen den soldataren enpresaren ziurtagiria ( azken hiru nominak) eta soldata jasotzen ez bada, horixe adierazten duen enpresaren agiria edo kopuru horiek erreklamatzeko egindako eskaera.
  • Lanik ez badu, enplegu eskaeraren Servicio de Empleo Estatal erakundearen ziurtagiria, hala nola jasotzen dituen diru-laguntzarena, zenbatekoa eta epea adierazita eta jasotzen ez denarena hala balitz.
  • Pentsio, subsidio edo diru-laguntzaren bat jasoz gero -Gizarte Segurantza Institutu Nazionalaren, Gizarte Ongizatearen, Caritasen, etab- emakidaren, zenbatekoaren eta iraupenaren ziurtagiria.
  • Janari-pentsio baten hartzekoduna edo zorduna izanez gero, eskubide edo betebehar hori berresten duen ebazpen judiziala.
  • 1/96 legearen onuren aitorpenerako interesgarritzat jo daitezkeen karga edo betekizun familiarrak izanez gero, honakoak aurkeztu beharko dira:
  • Familia-unitatearen bizikidetza ziurtagiria (udalak tramitatzen du) eta familia liburua.
  • Izatezko familiari dagokionez, baldin eta ezkontzaz kanpoko elkarbizi- tzako elkarketen erregistroan inskribatuta egonez gero, bere ziurtagiria.
  • Banaketa edo dibortziozko egoerari dagokionez, egoera hori legalki aitortzen duen epaia, hala nola prozeduratan hartutako azken erabakiak.
  • - Etxebizitzaren jabea izanez gero, jabetza titulua.
  • - Alokairuko etxebizitza batean bizi bazara, etxebizitzaren alokairu kontratua eta ordaindu izanaren agiria.
  • - Dagokionean, erabiltzen denaren jabearen ziurtagiria.
  • Jabetzako beste ondasunei dagokionez -ondasun higiezinak, motorrak, txalupak, bitxiak, etab- jabetza titulua.
  • Titulu baloreei dagokionez, bere jabetza agiria eta eskaera egiten den eguneko balorapena.
  • Etxebizitza duen Udaleko kanpo-zeinuen ziurtagiria.
  • Legearen 28. Artikuluan aurreikusten denarekin bat, abokatua eta prokuradorearen izendatzea ez eskatzekotan, aipatu profesionalen izendapenari uko zehatza egitea.
  • Profesionaletako baten izendapena besterik nahi ez denean, izendapen librekoaren uko zehatza bezeroarengandik zerbitzu-sariak kobratzeari

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Orientabide Juridikorako Zerbitzuek. Ondoren Doako Laguntza Juridikorako Batzordeak berretsi edo atzera bota behar du eta ebazpen horrek amaiera ematen dio.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus