Aholkularitza psikologikoa eta juridikoa sexu indarkeriaren biktimentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tratamendu terapeutiko espezializatuak dira, eta bizikidetza-unitatean —halakotzat harreman afektiboen esparruan sortzen den oro hartuta— tratu txarrak edo sexu- askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimei zein hala eskatzen duten erasotzaileei eskaintzen zaizkie.

NORK ESKA DEZAKE?

Bizikidetzaren eremuan tratu txarrak hartu eta/edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimek eta erasotzaileek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera.

- Eskatzaileren NANa

- Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo bizileku-baimenaren fotokopiarekin.

- Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.

- Aurrez salaketa jarri dela egiaztatzea edo lesioen partea izatea, halakorik izanez gero.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 6 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      • Kasua balioestea.
      • Ebazpen-proposamena egitea.
      • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidaltzea.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Berdintasuna

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus