Genero indarkeriaren biktimentzako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Laguntza hauek baliabide ekonomikorik ez duten eta lana lortzeko zailtasun bereziak dituzten genero-indarkeriaren biktimentzat dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizun hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dute laguntza, babes-agindua, Fiskaltzaren txostena edo, hala badagokio, kondena-epaian emakumea babesteko ezarritako neurriak indarrean dauden bitartean:

  1. Genero-indarkeriaren biktima izatea.
  2. Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 baino gutxiagoko errenta izatea hilean, aparteko bi ordainsarien zati proportzionala kenduta.
  3. Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eta benetako bizilekua izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera.
  • Eskatzailearen nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo antzeko egiaztagiri bat.
  • Babes-neurriak ezartzen dituen kondena-epaiaren egiaztagiria.
  • Biktima babesteko agindua edo, modu ezohikoan, Fiskaltzaren txostena, genero-indarkeriaren zantzuak daudela dioena.
  • Enplegu Zerbitzu Publikoaren arauzko txostena.
  • Eskatzaileari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen azken aitorpena, edo, hala badagokio, aitorpena egiteko betebeharrik ez duela dioen ziurtagiria.
  • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, hitzarmen arautzailearen kopia konpultsatua.
  • Eskatzailearen hileko diru-sarrera guztien frogagiriak.
  • Eskatzailearen desgaitasuna egiaztatzen duen agiria, halakorik bada.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuetako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Berdintasuna

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus