Gizarte larrialdietarako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Periodikoak ez diren ekonomia prestazioak dira, gizarte kanporatze egoerak saihesteko beharrezkoak diren ohiko edo ezohiko izaerako gastu espezifikoei aurre egiteko nahikoa ez diren baliabideak dituzten pertsonei zuzendutakoak.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak:

  • Udalerrian erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea eta eskaera aurkeztu duten data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Euskadiko Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon eta egoitza efektiboa bertan izatea.
  • Bizikidetza-unitatea osatzea gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
  • 18 urte beteak izatea
  • Urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespenetan identifikatzen diren pertsona guztiak
  • Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean kontsideratuko da beharrezko baliabideak ez daudela.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Eskatzailearen eta bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideen nortasun-agirien fotokopia.
  3. Familia-Liburuaren kopia eta/edo, hala badagokio, adingabekoen zaintza edo tutoretza egiaztatzen dituzten agiriak.
  4. Tratu txarrak egonez gero, ebazpen judizialaren edo salaketaren fotokopia.
  5. Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak egonez gero, horren ziurtagiria.
  6. Banantze, dibortzioa edo ezkontza baliogabe egonez gero, ebazpenaren fotokopia.
  7. Diru-sarreren zinpeko aitorpena.
  8. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraio Departamentuaren Etxebide Zerbitzuan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile bezala inskribatua egotea edo. inskripzio-eskaera egin izana egiaztatzen duen dokumentazioa, inskripzio hori derrigorrezkoa den kasuetan.
  9. Bankuko kontuak eta tituluak zertan diren erakusten duten bankuko ziurtagiriak.
  10. Ondasun higiezinak edukiz gero, Jabetzaren Erregistroak emandako ondasun higiezinen gaineko zergaren azken ordainagiria.
  11. Familia unitateko guztiek jasotzen edo jasotzen ez dituzten diru-sarreren ziurtagiriak.
  12. Ordaindutakoaren araberako pentsioen ziurtagiria -GIZARTE SEGURANTZAREN INSTITUTO NAZIONALA-: Erretiroa, alarguntza, zurztasuna, ezintasun iraunkorra, kargura semea edo. Alaba edukitzeagatik prestazio ekonomikoa, senideen aldeko pentsioak, zahartzaro pentsioa.
  13. Ordaindutakoaren araberakoak ez diren pentsioen ziurtagiria: Erretirokoak edo baliaezintasunekoak edo Gizarte-ongizateko funtsaren zahartzaroko edo ezintasun pentsioak.
  14. Bere kontura lan egiten duten pertsonak(autonomoa): Errenta aitorpena egiteko obligaziorik ez badu, azken hiru hilabetetako hileko batez besteko sarrera garbien zinpeko aitorpena ere aurkeztuko da.
  15. Besteren kontura lan egiten duten pertsonek azken nomina aurkeztu beharko dute (edo azken 3 nominak, zenbatekoa oso ezberdina bada.
  16. Langabezi prestazioa edo Subsidioa jasotzen badu edo ez badu, SERVICIO PUBLICO DE EMPLEO ESTATAL delakoak luzatutako ziurtagiria.
  17. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen badu edo ez badu, LANBIDEk luzatutako ziurtagiria.
  18. Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanen gaineko arazoak egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen erreziboa.
  19. Gizarte larrialdiko laguntza zein gastu estaltzeko erabiliko den ziurtatuko duen dokumentazioa (Aurrekontua, faktura, ...)
  20. Administrazioak, betebeharrak betetzea egiaztatzeko helburuarekin, eskatzea egoki irizten duen bestelako dokumentazioa

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Udal protokoloa.

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Gizarte langilearen proposamena.
      2. 2.- Alkatetzaren ebazpena eta honen jakinarazpena interesdunari.
      3. 3.- Ebazpenaren berri ematea Kontuhartzailetza lansailari ordainketa egin dezaten.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Administrazioak bere esku dituen dokumentuak aurkeztea ez da beharrezkoa izango. LRJPAC-aren 35.f artikulua.
      • Hiruhilabete bakoitzaren 18 ondoren aurkeztutako eskaerak, hurrengo hiruhilabetera pasako dira.
      • Eskaera osagarriak aurkeztu ahal izango dira, aurretik aurreikusi ez den beste beharren bat dagoenean.
      • Onuraduna fakturak edota gastuen agiriak, hiruhilabete bakoitzaren ondorengo hilabetearen 10aren aurretik aurkeztu beharko ditu.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus