Zerbitzuari lotutako dirulaguntza jasotzeko eskaera (ZLPE)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Izaera pribatuko egoitza batean (Eguneko Zentroa edo Egoitza Iraunkorra) sartzeko prestazio ekonomikoa lortzea, zentro publiko edo itunpeko bate itxaron-zerrendan hiru hilabete daramatzaten mendekotasuna duten pertsonentzako.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekotasun handia duen (1. 2. eta 3, gradukoak) eta Eguneko Zentro edo Egoitza Iraunkor publiko edo itunpeko batean sartzeko itxaron-zerrendan hiru hilabete daramatzatenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzailarean NAren kopia.
  3. Enpresa homologatuak zerbitzuaren eskaintza pribatua egiaztatzea (kontratua, alta Gizarte Segurantzan...) Bestela, onartu ondoren eskatuko da hori aurkezteko, ordaindu ahal izateko.
  4. Zerbitzu eskaintza pribatuarengatik ordaindutako azken faktura.
  5. Zerbitzua jasotzen duena ezindua bada eta 18 urte baino gehiago baditu, tutorearen izendapenaren agiria.
  6. Prestazioa jasotzeko kontu korrontearen IBAN zenbakia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      • 2017ko abenduak 27ko foru gobernu kontseiluaren akordioa, mendekotasun ekonomikoko prestazioen gehieneko zenbatekoak onesten dituena.

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Izapidetzea eta Ebazpena

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      · Urtearen lehen hiruhilekoan, aurreko urtean izandako benetako gastuak frogatu beharko dira eta gastu horiek ezingo dira jasotako prestazioa baino txikiagoak izan.
      · Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehienezko epean jakinarazi behar da.
      · Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus