Familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren eskaera (FIZPE)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun duen pertsona zaintzeko harekin bizi den senide batentzat prestazio ekonomikoa eskatzea.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaitzailea izateko baldintzak:
· Mendeko egoeran baloratua izatea, edozein dela gradua.
· Espainiako nazionalitatea izatea edo legezko egoitza Espainiako Estatuan izatea.
· Gutxienez 5 urtez, Espainian edo Europar Batasunean legez bizi izana; horietatik bi gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan beharko dute (salbuespenak daude).
· Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bizi izatea.
·Mendekotasunaren egoerari erantzuteko arreta eta zainketak etxean eskaintzea.
· Etxebizitzak baldintza egokiak izatea bizikidetzaren eta bizigarritasunaren aldetik.

Zaintzaileak bete beharreko baldintzak:
· Ezkontidea edo izatezko bikotea, 3. mailara arteko ahaidea, tutorea edo hartzailea, edo gutxienez 5 urtez mendeko pertsonarekin bizi izan dena izatea.
· Mendeko pertsonarekin bizitzea eta etxe berean erroldatuta egotea.
· 18 urte edo gehiago izatea.
· Mendeko pertsonak II. edo III. graduko mendekotasuna badu, zaintzaileak 85 urte baino gutxiago izatea.
· Espainian bizi izatea legez (adingabeen zaintzaileak izan ezik).
· Ez edukitzea aitortuta mendekotasun egoerarik, eta ez izatea beste persona baten laguntza beharrik.
· Ez edukitzea aitortuta % 65eko edo goragoko desgaitasuna.
· Mendekotasuna duen pertsonaz arduratzeko behar beste denbora izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- "FIZPE" inprimakia, eskatzaileak edo erregistro bateratuan haren ordezkari gisa izena emanda dagoenak sinatua.
2.- Prestazioa kobratzeko erabiliko duen kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren kopia (kontuak eskatzailearen izenean egon behar du; adingabeen kasuan soilik, gurasoak izan daitezke titularrak).
3.- Errolda agiriak. Espainian edo EBn gutxienez 5 urtez erroldatuta egon izana egiaztatu behar da, eta horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izango dira (aditxikikoak ezik). Ez da beharrezkoa Gipuzkoan erroldatuta egondako epealdietako errolda agiriak aurkeztea.
4.- Ezkonduak edo izatezko bikoteak: familia liburuaren kopia edo Izatezko Bikoteen Erregistroko ziurtagiria.
5.- Bananduak eta dibortziatuak: banantze epaiaren kopia, eta, halakorik balego, hitzarmen arauemailearena.
6.- Atzerrian jaiotako pertsonak: Estatuan edo EBn emandako legezko aldien ziurtagiria, atzerritarren bulegoak emana. Legez emandako 5 urte egiaztatu behar dira.
7.- Azken ekitaldiko errenta aitorpena Gipuzkoatik kanpo egin bada: azken errenta aitorpenaren kopia, bizikidetza unitateko kide guztiena.
8.- Zaintzailearen NANaren edo AIZren kopia.
9.- Zaintzailearen konpromisoei buruzko dokumentua.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea..

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      • 2017ko abenduak 27ko foru gobernu kontseiluaren akordioa, mendekotasun ekonomikoko prestazioen gehieneko zenbatekoak onesten dituena

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Izapidetzea eta Ebazpena

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      · Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaioken edozein aldaketa 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.
      · Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.
      · Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus