Laguntza pertsonaleko dirulaguntza jasotzeko eskaera (LPPE)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun handia duen pertsona bat zaintzeko Gizarte Segurantzan altan dauden laguntzaile pertsonalak kontratatzeko prestazio ekonomikoa eskatzea.

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa laguntzaile pertsonal bat kontratatzearen ondoriozko gastuak ordaintzeko da; laguntza hori asteko gutxieneko ordu kopuru jakin baterako izan behar da (mendekotasun mailaren arabera), eta onuradunari aukera eman behar dio ikasketak egiteko, lan egiteko eta eguneroko oinarrizko jarduerak modu autonomoagoan egiteko.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaitzailea izateko baldintzak:
· Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea, edozein delarik gradua.
· Espainiako nazionalitatea izatea edo legezko egoitza Espainian izatea (adingabeak izan ezik).
· Gutxienez 5 urtez, Espainian edo Europar Batasunean legez bizi izana; horietatik bi eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan beharko dute (salbuespenak daude).
· Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bizi izatea.
· 3 urte edo gehiago izatea.
· Kontratu bat dagoela egiaztatzea, mendekotasuna duen pertsonari laguntza zerbitzu hori eskaintzeko.
· Kontratatutako pertsonak adinez nagusia izan beharko du, eta mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria edo aparteko zein aldi baterako gaikuntza izan beharko du. Ezingo dute laguntzaile pertsonal izan ezkontideak edo izatezko bikote lagunak, eta 3. gradura arteko senitartekoek (ez eta tutoreak eta hartzaileak ere).
· Etxebizitzak baldintza egokiak izatea bizikidetzaren eta bizigarritasunaren aldetik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- "LPPE" inprimakia, eskatzaileak edo erregistro bateratuan haren ordezkari gisa izena emanda dagoenak sinatua.
2.- Prestazioa kobratzeko erabiliko duen kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren kopia (kontuak eskatzailearen izenean egon behar du; adingabeen kasuan soilik, gurasoak izan daitezke titularrak).
3.- Errolda agiriak. Espainian edo EBn gutxienez 5 urtez erroldatuta egon izana egiaztatu behar da, eta horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izango dira (aditxikikoak ezik). Ez da beharrezkoa Gipuzkoan erroldatuta egondako epealdietako errolda agiriak aurkeztea.
4.- Ezkonduak edo izatezko bikoteak: familia liburuaren kopia edo Izatezko Bikoteen Erregistroko ziurtagiria.
5.- Bananduak eta dibortziatuak: banantze epaiaren fotokopia, eta, halakorik balego, hitzarmen arauemailearena.
6.- Atzerrian jaiotako pertsonak: Estatuan edo EBn emandako legezko aldien ziurtagiria, atzerritarren bulegoak emana. Legez emandako bost urte egiaztatu behar dira.
7.- Azken ekitaldiko errenta aitorpena Gipuzkoatik kanpo egin bada: azken errenta aitorpenaren kopia, bizikidetza unitateko kide guztiena.
8.- Laguntzaile pertsonalarekin edo laguntza pertsonalaren zerbitzua eskaintzen duen entitatearekin sinatutako kontratua.
9.- Laguntzaile pertsonalaren NANaren edo AIZren kopia.
10.- Laguntzaile pertsonalaren baimena beste hainbat departamentutako edo beste administrazio publiko batzuetako fitxategietan kontsulta egiteko emandako datuak egiaztatzeko. Enpresa bidez kontratatzen denean ez da beharrekoa.
11.- Laguntzaile pertsonalari eskatzen zaion kualifikazioa egiaztatzeko tituluaren edo ziurtagiriaren kopia konpultsatua, edo Eusko Jaurlaritzak aitortutako ezohiko edo behin-behineko gaikuntzarena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      • 2017ko abenduak 27ko foru gobernu kontseiluaren akordioa, mendekotasun ekonomikoko prestazioen gehieneko zenbatekoak onesten dituena.

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Izapidetzea eta Ebazpena

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      · Urtearen lehen hiruhilekoan, aurreko urtean izandako benetako gastuak frogatu beharko dira eta gastu horiek ezingo dira jasotako prestazioa baino txikiagoak izan.
      · Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaioken edozein aldaketa 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.
      · Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.
      · Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus