Biztanleen Udal Erroldan Alta ematea beste herri batetik etorrita

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea beste udalerri batetik edo atzerritik hirira bizitzera datozenak eta baita, edozein zioagatik, udalerrian bizi arren, Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien legezko edo borondatezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan

- Errolda inprimakia behar bezala beteta.

- 14 urtetik gorakoek indarrean dagoen NAN, AIZ edo pasaportea aurkeztu behar dute.

Horrez gain:

  • 1. Etxebizitzaren jabeak ondokoak aurkeztu beharko ditu:

- Salerosketa eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.

  • 2. Etxebizitzan maizter direnek, ondokoa aurkeztu beharko dute:

- Alokairu kontratua

  • 3. Etxebizitza batean alta ematea, ez jabe, ez maizter denari:

- Helbide horretan erroldaturik dagoen eta etxebizitzaren izatezko edukitza egiaztatzen duen agiri bat (jabetza, alokairua...) bere izenean duen adin nagusiko pertsona baten berariazko baimena.

  • 4. Adin txikikoak erroldatzea:

- Liburua, zeinean adin txikikoak azalduko diren

Eta honako kasuetan:

a) Espainian jaiotako adin txikiko atzerritarrek.

- Jaio eta 3 hilabete bete bitartean Familia Liburua eta 3 hilabetetik aurrera AIZ edo pasaportea.

b) Espainian jaio ez diren adin txikiko atzerritarrek.

- AIZ edo pasaportea.

c) Adin txikikoa gurasoetako batekin erroldatu edo etxebizitza aldaketa jasotzeko:

- Eskaera egiten duen gurasoak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela egiaztatzen duen agiria edo beste gurasoaren sinadura idatzizko baimenean edo errolda orri honetan.

- Salbuespen bezala, eta zaintza eta kustodia egiaztatzen duen agiria ez badu edo bi gurasoen sinadura aurkezten ez bada, eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela adierazten duen Erantzukizunpeko Adierazpena.

d) Zaintza duten gurasoen etxebizitza ez den helbide batean adin txikikoak erroldatzeko:

- Bi gurasoen baimena idatziz edo bietako batena dagokion Erantzukizuneko Adierazpenarekin, zaintza eta kustodia azken honek soilik izango balu salbu.

e) Erroldatzea administrazio publiko baten ekimenez egiten denean.

- Adin txikikoaren ordezkapen legalaren ziurtagiria.

f) Adin txikikoaren familia harrera.

- Familia harrera osaketaren ebazpena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Berehala
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

        INEri telematikoki jakinarazi.

        LANSAIL ARDURADUNA

        Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

        BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

        • Erroldan alta emanda eska dezakezu ere:

        - Udal zerga eta tasen helbideraketa.

        • Ohiko bizilekurako baimenik ez duten Europako erkidegokoak ez diren atzerritarrak udal erroldan inskripzioa bi urtetik behin berritu beharko dute. Aipatu epea iragango balitz, inskribapena iraungi ahal izango litzake, betiere interesatuak berritze hori gauzatuko ez balu.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus