Kotizatu gabekoen pentsioak (KGP)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erretiro adinean edo ezgaitasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsio jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira.

Oinarrizko beharrei aurre egiteko dira, gutxieneko bermeen modalita-tean, izan ere, beste diru-sarrera propiorik izanez gero, gehienez ere bermatutako gehieneko zenbatekoa ordainduko da.

Bi modalitate daude: Desgaitasunaren ziozkoa eta erretiroarena.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

  1. Ezintasunagatiko pentsioa
    • Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
    • Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea. Bost urte behar dira eta horietako bik segidakoak eta ezintasunagatiko pentsioa eskatu aurre-aurrekoak izan behar dute.
    • %65eko edo gehiagoko ezintasuna izatea edo %45eko ezintasuna eta lana aurkitzeko zailtasun beremoan 8 puntu edo gehiago izatea.
    • Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.
  2. pentsioa
    • Gutxienez 65 urte edukitzea.
    • Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea eta 10 urtez bertan bizi izan dela ziurtatzea, 16 urte zituenetik eta pentsioa ordaintzen hasi bitartean. Horietatik bik segidakoak izan behar dute eta erretiro pentsioaren eskaeraren aurre-aurrekoak.
    • Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.

3.-Etxebizitza alokatzeko osagarria, kotizaziorik gabeko pentsioa dutenentzat:

Kotizaziorik gabeko pentsioa dutenek alokairuagatiko osagarrirako eskubidea izango dute ondokoa modu sinesgarrian frogatzen dutenean:

.. Jabetzako etxebizitzarik ez izatea

- Norberaren ohiko bizilekua den etxebizitzaren errentamendu kontratuaren titularra izatea.

- Etxebizitza horren jabearen hirugarren gradura arteko ahaidea ez izatea, ezta beraren ezkontidea edo berarekin bizi eta ezkontzaren antzeko maitasun harreman egonkorrak dituen laguna ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzailearen eta elkarbizitza unitateko kideen NAN.
  3. Ezintasun agiria (Elbarritasunagatik eskatzen denean).
  4. 14 urtetik beherakoen kasuan, Familia liburua.
  5. Egoera ekonomikoa egiaztatzen duten ziurtagiriak.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus