Gizarte Ongizateko funtseko pentsioak izapidetzea (GOF)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldizkako prestazio ekonomiko bat da, adinekoak direlako edo ezgaitasun bat dutelako lanean aritu ezin diren eta beren oinarrizko beharrak asetzeko bestelako sarrerarik eskuratu ezin duten pertsonei zuzenduak.

Bi mota hauek daude: zahartzarokoa eta ezintasunekoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza orokorrak:

  • Gipuzkoan legalki bizitzea eta bertan erroldatuta egotea.
  • Ez berak, ez familiak, sarrera aski ez izatea oinarrizko betebeharrak asetzeko. Sarrera aski ez duela ulertuko da urtean jasotzen dituen sarrerak pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada.
  • Eskatzailea familia-unitate batean bizi bada, unitate horren per capita errenta prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino gutxiago izango da.

Zahartzaroko pentsioa jasotzeko:

  • 65 urte beteta edukitzea.

Ezintasuneko pentsioa jasotzeko:

  • 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago edukitzea.
  • Gutxienez %45eko ezgaitasuna izatea eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan 8 puntu gutxienez izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Interesdunaren NANaren fotokopia eta bere ordezkariaren dagokionean.
  3. Adingabekorik izanez gero, familia- liburuaren fotokopia.
  4. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  5. Kontu zenbakia.
  6. Familia unitateko guztiek jasotzen edo jasotzen ez dituzten diru-sarreren ziurtagiriak:

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Izapidetzea eta Ebazpena

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Mendaroko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Baldintza sozio-ekonomikoak aldatuz gero, 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
      • Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus