Pertsona ezgaituak: Ibilgailua aparkatzeko txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ibilgailua, horretarako seinalatutako aparkalekuetan uzteko ezinduentzako txartela da.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako ezgaitasunaren kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu beharko da. ("Desgaitasun balorazioa")

NORK ESKA DEZAKE?

Mendaron erroldaturik dauden eta mugikortasun arazoak -7 puntu edo gehiago mugikortasun baremoan- dituzten pertsona ezgaituak. Aurretik derrigorrezkoa da Aldundiaren Balorazio Unitatearen aldeko ebazpena jasotzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  3. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  4. Desgaitasun mailaren aitorpena.
  5. Txartelerako pertsona interesatuaren argazki bat.
  6. Mugikortasunaren eskalaren txostena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      • Txartela eskuratzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzea.
      • Txartela prestatzea.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Txartela bost urtez behin berritu beharko da; edo lehenago ezgaitasunaren kalifikazioa berrikusi behar bada epe horren barruan. Txartela berritzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan behar da.
      • Titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan bera doanean bakarrik erabili ahal izango da txartela.
      • Ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus