Euskadiko Telelaguntza zerbitzu Publikoa (Betion)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Telelaguntza gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da, eta, telefono linearen bidez, eguneko 24 ordutan eta urteko egun guztietan arreta zentro batekin harremanetan jartzea ahalbidetzen die erabiltzaileei, izan dezaketen larrialdiei aurre egiteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak edo bizikidetza multzo edo unitate baten zati diren eta babesik eza, mendekotasun edota urritasun mendekotasun edota urritasun egoeran dauden pertsonak.

Eta horrez gain:

  • Mendaroko udalerrian erroldatuta egon behar dute.
  • Bere etxean telefono linea edukitzea.
  • Teleasistentzia ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eusko Jaurlaritzako eskaera inprimakia.(5-giza-11.1-17 eredua)
  2. Eskatzaileren NANaren kopia eta bere ordezkariarena dagokionean.
  3. Ezintasunen bat izanezgero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  4. Medikuaren txostena.
  5. Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa banku-helbideratze bidez ordaintzeko agiria.
  6. Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa ordaintzeko salbuespena edo hobari bat eskatzen duten interesdunek errentaren, diru-sarreren eta beren izenean dauden ondasun higiezinen gaineko azken aitorpena aurkeztu beharko dute, edo, bestela, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Sailari baimena emango diote bai kontsultak egiteko eta bai dagokion zerga- administrazioan eskatzailearen egoera ekonomiko eta fiskalaren inguruan beharrezkoak diren datuak eskatzeko.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Erabiltzaileak zerbitzuaren tarifa osoa ordaindu beharko du, hau da, 4€/hileko. Bere dirusarrerak IPREM (Indicador Público de Renta de Efectos Múltiples-IPREM) adierazlea baino txikiagoak baldin badira.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Eusko Jaurlaritza webgunea

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Izapidetzea eta Ebazpena

      Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus