SENDIAN programa: menpeko sendiak dituzten familientzako laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna duten adinekoekin bizi diren familientzat laguntza programa da Sendian. Zentzu horretan zaintzaileek izan ohi dituzten desoreka pertsonal eta familiarrei konponbidea ematea eta adineko pertsonei eskaintzen zaien arreta hobetzen duten laguntzarako baliabideak garatzen ditu.

SENDIAN programa barruan ematen diren laguntzak

  1. Familia unitateko pertsona zaintzaileen prestakuntza.
  2. Familiari laguntza psikologikoa ematea.
  3. Antzeko egoeran dauden familien artean laguntza taldeak sustatzea.
  4. Egoitzan eta eguneko zentroetan laguntza ematea asteburuetan laguntza behar duten adinekoei.
  5. eguneko edo hilabeteko egonaldiak egoitzetan (laguntza zabala).
  6. Etxebizitza egokitzeko laguntza teknikoak, aparatuak eta obrak.
  7. Zerga pizgarrien gaineko aholkularitza eta izapidetzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Laguntza behar duten adinekoen bizi diren eta gutxienez azken 2 urteetan Gipuzkoan bizi izan diren senideek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.
  3. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  4. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  5. Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Mendaroko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailean aurrez zita eskatuz.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Izapidetzea eta Ebazpena

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Ez dagokio