Aldi baterako egonaldi programak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aldi baterako egonaldia eskatzea, mendekoak diren edo desgaitasu-nen bat duten adineko pertsonek behar duten zaintza jasoko dutela bermatzeko eta haien familiei eta zaintzaileei behar duten atsedenaldia emateko, bai eta etxean zaintzen jarraitzea eragotzi eta zaintza birplantearaz dezakeen beste edozein gertakizuni erantzuteko ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendekontasuna edo desgaitasuna duten pertsonek:

  • Adineko pertsonak, dependentzia balorazioa izatea edo desgaitasun egoeran egon daitekeen pertsonak, indarrean dagoen legediaren arabera.
  • Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea.
  • Ez izatea, aldi batez, etxean egoteko behar duten laguntza-sarea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzailearen eta, egoki balitz, bere ordezkariaren NAN.
  3. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  4. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
  5. Medikuaren txosten eguneratua, diagnostikoa eta tratamenduak barne direla.(RAI balorazioa dutenak).

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Dagokion foru arauak adierazten duenaren arabera.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Izapidetzea eta Ebazpena

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna. Nolanahi ere, Mendaroko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako sailaren bitartez egin behar dira eskaerak.

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Ez dagokio