Pertsona ezgaituak edo/eta adinekoak: Egoitza zerbitzuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adineko mendekoak eta/edo desgaituak itunpeko egoitzen sarean sartzeko eskaera. Baliabide hori etxebizitzaz bestelako aukera bat da, eta narriadura pertsonalak etxean geratzea eragozten duenean erabiltzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

  1. 60 urte beteta dituenak
  2. Menpekotasuna duenak
  3. Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta dauden pertsonak. 60 urtetik beherakoak ere onar daitezke, norbanakoaren egoera pertsonal edo sozialarengatik adineko pertsonen kolektiboarekin parekatu litezkeen kasuetan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzaileren NANaren fotokopia eta bere ordezkariaren dagokionean.
  3. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  4. Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren eta ondarearen ziurtagiriak.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Dagokion foru arauak adierazten duenaren arabera.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Ebazpena

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus