Eguneko Zentroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zaintzak behar dituzten adineko pertsonei eskaintzen die zerbitzua, laguntza hori etxean behar bezala jasotzerik ez dutenean.

Zerbitzuak

  • Elikadura: bazkaria eta merienda eskaintzen dira.
  • Garbitasun pertsonala: erabiltzaile guztiak gutxienez astean behin bainatuko dituzte Eguneko Egoitzako langileek, eta behar adina aldiz aldatuko.
  • Eskulan-terapia eta buruarentzako ariketak.
  • Mantentzeko ariketa fisikoa:
  • Atsedena: erabiltzaile bakoitzak etzaten den besaulki bana izango du eguneroko siesta egiteko.
  • Garraioa egokitua.
  • Noizbehinka txangoak antolatuko dira.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Mendekontasuna edo desgaitasuna duten pertsonek.
  • Gizarte Politika Sailak ezarritako erizpideen arabera, Giza Sarean barneratzeko egokitzat jo den pertsona.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera.
  • Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  • Eskatzailea adin txikikoa bada, familia liburuaren fotokopia
  • Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  • Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.

Medikuaren txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak barne direla).

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      - Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Eguneko Zentruko Zerbitzua

      Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritakoa

      Gehieneko aportazioa (2018. urtea) 16,50 €/eguneko

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 15 egun
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Izapidetzea eta Ebazpena

      Mendaroko Udaleko Gizarte Zerbitzuek baloratuko dute onartzeko baldintza orokorrak betetzen ote dituen, eta nolakoak diren erabiltzailearen profila eta beharrizan egoera.

      • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, eskaera baloratu ondoren, onartzeko proposamena aurkeztuko dute, eta GFA-ko Gizarte Politika sailera bidaliko dute.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      1. Eguneko Zentruak 15 pertsonantzako lekua du, zerbitzua astelehenetik igandera ematen da, 9:30etik 17:30era.
      2. Egoitzan tokirik ez badago, eskaerekin itxaron zerrenda bat osatuko da, eskaerak aurkeztutako egunaren araberako hurrenkeran.
      3. Itxaron zerrendan, egoitzan lekua izan arte egongo dira. Norbaiti lekua eskaini eta uko egiten badio, itxaron zerrendaren azken tokira pasako da uko egin diona. Lekua eskaini eta norbaitek hiru aldiz jarraian lekuari uko eginez gero itxaron zerrendatik kanpo geratuko da.

      - Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus