Laguntza teknikoen eskaera eta egokitzapen obretarako dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Banakako diru-laguntzak eta babes-produktuak dira, eta horien xedea, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskudun batek desgaitutzat edo mendekotzat jotako pertsonei beren eguneroko jarduerak egiten eta gizarteratzen laguntzea da. (Ikusi ondorengo fitxak"Mendekotasuna baloratzeko eskaera (MBB) eta baliabideetara bideratzeko RAI tresna", eta"Desgaitasun balorazioa")

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintzak:

  • Eskabidea aurkeztu aurretik urtebetez Gipuzkoan erroldatuta egotea.
  • % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea.
  • Azken 6 urtetan antzeko laguntzarik ez jaso izana.

-Erabiltzailearen aldetik ordainketa daramaten laguntzetan, Foru Dekretuak ezarritako gaitasun ekonomikoaren maila ez gainditzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  3. Eskatzailea adin txikikoa bada, familia liburuaren fotokopia.
  4. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  5. Eskatzen denaren zehaztu eta banakatutako aurrekontua.
  6. Berreskuratzen ez diren laguntzen kasuan:
    • Aurreko urteko errenta aitorpena.
    • Bizikidetza unitateko kide guztiek dituzten dirusarreren egiaztagiriak.
  7. Inskripzio agiria (udalean dago).
  8. Dirulaguntza jasotzeko Kontu Korronte Zenbakia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Laguntzak berreskuragarriak edo berreskuraezinak izan daitezke.

      Berreskuragarria: Hainbat pertsonak ondoz ondo berrerabil ditzaketen eta garraioa beste kosturik gabe lekuz alda daitezkeen babes-produktuak.

      Berreskuraezina: Dituzten ezaugarriengatik besterenezin direnak eta erabiltzaile bakar bati onura egiten diotenak.

      Bada diruz lagundu edo laga daitezkeen babes-produktuen katalogo bat.

      Ez da diru-laguntzarik emango eskaera aurkeztu aurretik eta Etxetek Foru zerbitzuak aldeko orientabide-txostena egin aurretik erositako produktuetarako edo hasitako lanetarako.

      - Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus