Desgaitasun balorazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Murriztasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonaren elbarritasuna eta duen maila baloratzeko eskaera, eta maila hori berrikustea hobera edo okerrera egin duelako edo diagnostiko okerra egin izateagatik. Balorazioaren ondorioz ematen den ezgaitasun-mailaren (portzentajeetan adierazia) kalifikazio agiriaren arabera erabakiko dira pertsona batek jaso ditzakeen laguntzak.

Ezgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea beharrezko da, desgaitasuna aitortzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Mendaron erroldatuta dagoen edozein pertsona desgaituak.
  • Urritasun edo deszgaitasun iraunkorren bat izatea, oro har, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzailearen eta, hala balegokio, ordezkariaren NAN.
  3. Eskatzailea adin txikikoa bada, familia liburuaren fotokopia
  4. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  5. Atzerritarrek bizileku baimena izan beharko dute eta pasaportea Europar Batasuneko atzerritarrek.
  6. Osasun-txostena, (osasun zentroak telematikoki bidaliko du)

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako saila da espediente hau izapitzearen eta ebaztearen arduraduna.

      Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaera jaso ondoren, interesatuari sendagilearentzat hitzordua emango dio esleitzen zaion Balorazio Unitatean.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Hiru balorazio baremo mota hartzen dira kontuan desgaitasuna eta haren maila baloratzeko orduan:

      1. Desgaitasun maila onartzea: ehunekoetan ematen da, faktore sozialen baremoan lortutako puntuaketa (familia, ekonomia, lan, kultura eta ingurukoak) desgaitasunaren balorazioan lortutako ehunekoari erantsita.
      2. Eguneroko bizitzako funtsezko lanak egiteko beste pertsona baten laguntza behar duela onartzea ( (HPL baremoa).
      3. Garraio publiko kolektiboak erabiltzeko zailtasuna onartzea (Mugikortasun baremoa).

      Desgaitasuna onartzeak eskubidea eman dezake:

      • -Zergak arintzeko (onartu den urtearen hurrengo urteko errenta adierazpenean). Eskaturiko gutxieneko elbarritasun maila: %33.
      • Matrikulazio Zergatik salbuesteko. Eskaturiko gutxieneko elbarritasun maila: %33.
      • Zirkulazio Zergatik salbuesteko. Gutxieneko elbarritasun maila: %33.
      • Euskotrenen abantailak izateko (Gutxieneko maila %65).
      • RENFEko urrezko txartela edukitzeko: %40ko deskontuak aldirietako ibilbideetan eta %25 eta %35 artean ibilbide luzeetan.
      • Elbarriek Aparkatzeko txartela edo/eta plaza lortzeko (3 urtetik gorakoak eta mugikortasun baremoa 7 puntu edo gehiago).
      • Elbarrientzako aparkaleku plaza izenduna izateko (elbarritasun maila %90 edo handiagoa).
      • Bonotaxia izateko (Mugikortasun baremoa 10 puntu edo gehiago).
      • Babes ofizialeko etxebizitza egokituak lortzeko (Mugikortasun baremoa 12 puntu edo gehiago).
      • Elbarrientzako kotizazio gabeko pentsioa izateko (elbarritasun maila %65 edo handiagoa).
      • PNC + osagarria: %75eko elbarritasun maila edo handiagoa + 15 puntu edo gehiagoko HPL baremoa.
      • Gizarte Ongizate Funtsa: %45eko elbarritasun funtzionala edo handiagoa + 8 puntu edo gehiago enplegua lortzeko zailtasun baremoa.
      • Gizarte Segurantzaren familia prestazioa izateko semea/alaba bere kargu izateagatik (maila desberdinak adinaren arabera).
      • Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legearen (LISMI) prestazioak lortzeko: (mugikortasun dirulaguntzarako, %33 gutxieneko maila eta 7 puntuko BM, eta osasun eta botika laguntzarako, %33ko elbarritasun maila gutxienez).
      • Laguntza Teknikoak izateko (Gutxieneko elbarritasun maila: %33).
      • Enplegua lortzeko (Gutxieneko elbarritasun maila: %33).
      • Zentro okupazionala (Gutxieneko elbarritasun maila: %33).
      • Egunez Zaintzeko Zentroan sartzeko (Gutxieneko maila: %33).
      • Egoitza Zerbitzua izateko (Gutxieneko elbarritasun maila: %33).
      • Hezkuntza: Eusko Jaurlaritzaren ikasketetarako bekak izateko, estimulazio goiztiarra 3 urtetik beherakoentzako.
      • Familia Ugariaren Txartela izateko (%33ko elbarritasun maila duen semea edo alaba bi balira bezala kontatzen da).

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus