Etxez etxeko laguntza zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Beren kasa baliatzeko edo familiaren nukleoari osorik eusteko arazoak dituztenenei zuzendutako zerbitzua da. Mendekotasuna duten pertsonen zainketan eta etxeko lanetan lagunduz, erabiltzaileak beren etxean, senditartean, bizitzen jarraitu ahal izatea du helburu.

* Eskatu aurretik Gipuzkoako Aldundiak emandako mendekotasunaren balorazioa edo ezgaitasunaren kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da. Horretarako Udalaren Gizarte Zerbitzuekin kontaktuan jarri behar da (ikusi ondorengo FITXAK "Mendekotasuna baloratzeko eskaera (MBB) eta baliabideetara bidertatzeko RAI tresna", eta "Desgaitasun balorazioa").

Zerbitzuko jarduerak

  1. Etxeko laguntzako jarduerak:
    • Elikadurarekin lotura dutenak.
    • Jantziekin lotura dutenak.
    • Etxebizitza mantentzearekin lotura dutenak.
  2. pertsonaleko jarduerak:
    • Garbiketa eta higiene pertsonalak (barruan sartzen da pertsonaren jantziak eta oheko arropa aldatzea).
    • Ohetik jaikitzeko, oheratzeko eta eserlekutik altxatzeko laguntza ematea.
    • Janzten eta jaten laguntzea.
    • Medikuak adierazitako ahoz hartzeko botikak kontrolatzea eta botiken jarraipena egitea.
    • Etxean mugitzeko laguntza ematea.
    • Izapide pertsonalak egiteko etxetik kanpo laguntzea: Bankuan, osasun arloan, errekurtsoak izapidetzen, dokumentazioa eskatzen eta ematen.
    • Etxe ingurunean egin beharreko joan-etorrietan laguntzea: Haurtzaindegietara, ikastetxeetara egin beharreko joan-etorrietan laguntzea, gizarte zerbitzu espezializatuen garraioak hartzen laguntzea.

Zerbitzutik kanpo dauden jarduerak

  1. Lagun egiteko eta paseatzera joateko zerbitzua.
  2. Etxe berean bizi diren familiako kideei edo adiskideei arreta zuzena ematea, baldin eta udal zerbitzu teknikoen aburuz zerbitzuaren erabiltzaile ez badira.
  3. Etxean bizi diren gainerako pertsonei zuzenean mesede egiten dieten etxeko lanetan laguntzea.
  4. Osasun arloko jarduerak, jarduera horiek egiteko berariazko prestakuntza behar bada (txertoak ipintzea, tentsioa hartzea, zundak erabiltzea, ultzerak eta eskarak tratatzea, eta ezagutza espezializatuak eskatzen dituzten zenbait botika ematea).
  5. Etxean konponketa garrantzitsuak egitea (pintatu, papera ipini...)
  6. Lehen atalean zehaztu ez diren garbiketa lanak egitea.
  7. Udaleko zerbitzu teknikoek prestatutako txostenean aurreikusten ez diren zeregin guztiak.

NORK ESKA DEZAKE?

Autonomia galtzearen ondorioz, beren etxean bizitzen jarraitu ahal izateko, oinarrizko etxeko lanak egiten laguntza behar dutenak, bai aldi baterako laguntza bai laguntza iraunkorra. Zehazkiago:

  • Beren kaguz moldatzeko zailtasunak dituzten ezgaitasunak nahiz elbarritasunak dituzten pertsonak.
  • Familiaren aldetik beharrezko zaintza jaso ezin ditzaketen adingabeak.
  • Zama gehiegi duten familia talde edo pertsonak, gizarte egoera ezegonkorra edo/eta gaixotasun fisiko edo psikikoen ondorioz arazoak dituztenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Zerbitzuaren hartzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen NAN.
  2. Familia-liburua, bidezkoa bada.
  3. Mendekotasunaren balioespenaren ebazpena.
  4. Ezgaitasunaren aintzatespena, bidezkoa bada.
  5. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpena, eta ondareari buruzko inprimakia edo aitorpen hori aurkezteko beharrik ez duela egiaztatzen duen agiria.
  6. Diru-sarreren egiaztagiria, bai eta ondarearena ere.
  7. Mendaroko udalerrira aldatutako pertsonen kasuan, jatorrizko udalerriko Gizarte Zerbitzuen ziurtagiria.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Zerbitzuaren kostua Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken hauek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da ondorengo erizpideen arabera:

      • Hartzailearen baliabide ekonomikoak, edo, hala badagokio, bizikidetza-unitateko gainerako kideen diru-sarrerak. Haien ekarpenaren muga zerbitzuaren kostu erreala izango da.
      • Zerbitzuaren kostua.
      • Erabiltzaileak zerbitzua zenbat erabiliko duen.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Gizarte langilearen txostena.
      2. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ahaldunaren txostena eta honen jakinarazpena interesdunari.
      3. Ebazpenaren berri ematea Diruzaintza-Zergabilketa arloarei, tasaren likidazioa egin dezaten.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Ez dagokio