Mendekotasuna baloratzeko eskaera (MBB) eta baliabidetara bideratzeko RAI tresna

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala falta dutelako edo galdu dutelako mendekotasun egoeran dauden eta eguneroko jarduerak, batez ere bakoitzaren zaintza, egiteko laguntza behar duten pertsonek duten mendekotasun mailaren balorazioa.

Mendekotasunaren balorazioa graduak daude:

I. gradua: Mendekotasun ertaina: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.

II. gradua: Mendekotasun larria: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.

III. gradua: Mendekotasun handia: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

Mendekotasun gradu bakoitzean maila desberdinak ezarriko dira, pertsonen autonomia eta beharrekoak duten zaintzaren intentsitatearen arabera. Balorazio honen arabera aitortuko zaizkio pertsona bakoitzari jaso ditzakeen zerbitzu eta prestazioak, Dependentziari buruzko abenduaren 14ko 30/2006 Legearen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Gipuzkoan erroldatuta dagoen eta Espainiako nazionalitatea 5 urteko antzinakotasunarekin duen edonork. Azken horietatik 2 urte eskaera egin aurrekoak izan behar dira. Mendaron tramitatzeko, Mendaron erroldatuta egon behar du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera.
  2. Eskatzailearen NANaren fotokopia edota ordezkariarena dagokionean.
  3. Eskatzailea adin txikikoa bada, familia liburuaren fotokopia
  4. Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean eskaera aurkeztu duen pertsonak esleitua duen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
  5. Osasun-txostena, (osasun zentroak telematikoki bidaliko du) edo Foru Aldundiak hau lortzeko baimena.
  6. Osasun Txartela.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Eskaerak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako lansailera igortzen dira, bertan izapidetuak izan daitezen.

      Gipuzkoan erroldatuta dagoen eta Espainiako nazionalitatea 5 urteko antzinakotasunarekin duen edonork. Azken horietatik 2 urte eskaera egin aurrekoak izan behar dira. Mendaron tramitatzeko, Mendaron erroldatuta egon behar du.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Gizartegintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Edozein eskaera izapidetzeko, nahiz eta dokumentazioa bestelako bideak erabiliz aurkeztu, ezinbestekoa izango da dagokion Gizarte langilearekin zita eskatzea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus