EIT Ziurtagirien aurkezpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dauden eraikinen segurtasun, bizi, erosotasun baldintzen ezagutza handitzeko oinarrizko laguntza beharrezko lanabesa.

Bere helburua da:

  • Eraikinen kontserbazio egoera kreditatu.
  • Irisgarritasuna.
  • Energia eraginkortasuna.

Aurkezteko Epea

a) 2018ko ekainaren 27arte, bizitzeko erabilera duten eraikin guztiek 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago dutenak, salbu, data horretan, indarrean dagoen ikuskapen teknikoa dutenak.

b) Indarrean dagoen arautegiaren barne dauden bizitzeko eraikinak, 50 urte beteko dituztenak 2017ko ekainaren 28tik aurrera, eta data horretatik aurrera katalogatutako eraikinak, ITE-a URTEBETEKO epean egin beharko dute, eraikinak antzinatasun hori betetzen duenetik (bizitzeko erabilera) edota kalifikazi datatik (katalogatutako eraikina).

NORK ESKA DEZAKE?

ITE-ak egitera behartuak:

Personas fisko edo juridikoa edota EEAA-n eraikinak dituzten jabeak diren administrazio publikoek:

a) Katalogatuak edo babestuak kontsideratzen direnak, beraien antzinatasuna eta babes erregimena, toki, foru edo autonomikoa, alde batera utzita.

b) 50 urte baino gehiago duten bizitzeko erabilera duten eraikinak.

Interesa duen edozein pertsona edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

ERaikina dagoen herriaren udalaren aurrean, ikuskatzen duten pertsonalak luzaturiko txosten eta irizpena, eduki, eta era eta epean, indarrean dagoen Arautegian ezarritakoaren arabera.

Formato Archivo XML artxibo formatua, PDF formatua, CD-a.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak kostua bere gain hartzen du.

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Udalak, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza arloan eskumena duen sailera, jabeak aurkezturiko ITE-aren dokumentazioaren ale bat bidaliko du eskaturiko formatuan, eta ITE-an aurkitutako hutsak konpontzearen ziurtagiria eta euskarri berdinean ITE-aren bateratutako Erregistroan idazpena egiteko.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Ekintzak amaitzean, beraien exekuzio egokia egiaztatzeko, Udalean, ITE-an aurkitutako hutsak zuzendu direnaren zirutagiria aurkeztu beharkoda, eskaturiko formatuan.

      Obra proiektua beharko ez balitz, ziurtagiria, ikuskapena egin duen arduradun teknikoak sinatuko du, edota eskumena duen Kolegioak bisatutako obra amaiera sinatzen duen teknikoak, kasu honetan obra amaierako Ziurtagiriaren kopia aurkeztu behar delarik.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus