Aktibitatea hasteko aurrekomunikazioa lizentzia beharrezkoa ez duten jarduera sailkatuentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erakusketa eta salmentarako 300 m2 baino azalera erabilgarri txikiagoa duten establezimendu iraunkorretan txikizkako saltokiak edo zerbitzu jarduerak emateko lokaletan egokitze obrak hasiko dituela Udalari jakinarazteko sustatzaileak aurkeztu beharreko agiria (Euskal Herriko ingurumenaren babes orokorraren otsailaren 27ko 3/1998 Legeko II.A. Eranskina). Lokalak aktibitatea hasi baino lehen, beharrezko baldintza guztiak bete beharko ditu. Lokalean obrak egitea behar bada, aurrez obra lizentzia eskatu beharko da, aurrekomunikazioa aurkeztuz.

NORK ESKA DEZAKE?

Merkataritza edo zerbitzu establezimendu bat ireki nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Iharduera hasteko aurekomunikazioa, dokumentazio teknikoarekin.

1. Proiektu teknikoaeskudun teknikari batek sinatua, honako edukiekin:

  • Jardueraren memoria
  • Planoak (DIN-A4 neurrira tolestuak)
  • Obren aurrekontua.
  • Laneko segurtasun eta osasuneko txostena.
  • Hondakinen kudeaketa txostena.

2. Proiektuaren idazlearen prestakuntza teknikoa edo gaikuntza profesionala egiaztatzea, baldin eta proiektua bisatua ez badago.

Iharduera hasteko aurekomunikazioa, dokumentazio teknikorik gabe

1.- Eredu normalizatuaren araberako ziurtagiria, teknikari eskudunak egina.

2.- Obra-litzentzian (halakorik balego) eskatutako dokumentazioa.

3.- Oin-planoa

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      04 - ESTABLEZIMENDUEN IREKIERA BAIMENA ETA AURRETIKO JAKINARAZPENA ESKATZEN DUTEN AKTIBITATEEN UDALAREN KONTROL EKINTZAGATIK.

      - Aktibitate edo instalakuntzaren funtzionamendua konprobatu.

      200 m²-rainoko instalazioak.166 €
      100 m2 –gehiago edo zatiko bakoitzetik, gehitu.55 €
      - Antzokiak, zinemak, dantzalekuak eta antzekoak.829 €
      - Hotelak, hostalak edo antzekoak, jatetxeak, izar edo tenedor batekoak.221 €
      Izar edo tenedor bakoitzagatik, gehitu.111 €
      -Tabernak, kafetegiak, ardandegiak, sagardotegiak, garagardotegiak eta beste antzekoak.221 €
      -Pub, musikadun tabernak eta antzekoak.387 €
      - Bankoak edo Kutxak .1463 €
      - 200m2-rainoko instalazioko dendak.277 €
      100m2 gehiago edo zatiko bakoitzetik, gehitu.77 €
      - Mota guztietako agentziak, langelak, gestoriak, administrari, tekniko edo negozioetako bulegoak .221 €
      - Gidari gabeko autoen alogerako negozioetan, auto bakoitzeko, gehitu.277 €
      100 m²-raino.400 €
      500 m²-raino.600 €
      1000 m²-raino.1000 €
      2000 m²-raino.1500 €
      2000 m²-tik aurrera.2000 €
      Gainontzeko jarduerak230 €
      001 - Eranskina.
      TARIFA BAKARRA ETA ZERGA-TASA5 %
      001 - Udal bide publikoaren lurpea, gasolina, butano, propano, eta gas edo olio antzekoen instalakuntza, biltegi edo hornitegi aparailuengatik
      Deposito edo instalazioko eta urteko89 €
      d) atalean sartzen ez den linea zuzen metro bakoitzeko2 €
      001 - Hesiak, aldamioak, puntelak, asnilak eta eraikuntza mterialak
      1.-Hesiak, era guztietako lanetan.- M².ko edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      2- Aldamio finkoetan jarritako defentsak, bide publikoan apoiatuak, horien azpitik libreki ibiltzea ezinezko bihurtzen duten euskarriekin.- M² edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      3.- Defentsa berberak, aldamioak bide publikoan apoiaturik daudenean iladan jarritako euskarriekin, fatxadako lerroarekin paraleloan eta bertatik 1,2 metro edo distantzia gehiagora, langarik gabe, altueran 3 metro baino gutxiagokoak eta azpitik ibiltzea posiblea denean.- M² edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,09 €
      4.- Zutabeak eta eustakak hesitik kanpo- M²ko edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      a) Lehenengo 30 egunetan0,52 €
      b) Ondorengo egunetan0,87 €
      6.- Kontenedoreak edo siloak. m² edo zatiko eta eguneko0,28 €
      7.- Aldizkako beharrek sortutako hainbat erabiletarako guneak erreserbatzea, metro edo zatiko eta eguneko .Erabilera hau beti ere aurrez Baimenduta izango da.Hilabete pasa ondoren, tarifak %50eko igoera izango du.6,64 €

      - Jarduaren Baimenaren Tasa.

      - Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga, baldin badagokio.

      - Ondoko tasak, bide publikoa okupatzen den kasuetan

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Aurrekomunikazioaren aurkezpena
      2. Udal teknikariak lokala bisitatutko du lokala ikuskatzeko.
      3. Eraikuntza, instalazio eta Obren gaineko Zergaren eta hala badagokio, bide publikoa okupatzeagatiko tasaren likidazioa ordaintzea.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Izapidetzeko edo ebazpena emateko epea

      Ez dago ez izapidetzeko ez ebazteko eperik. Aurrekomunikazioa, eta atxiki beharreko agiriak, aurkeztea nahikoa da eta horiek aurkezten dituen egunetik bertatik obrak hasteko baimena izango du sustatzaileak.

      • Aurrekomunikazioan eman beharreko datu guztiak ez emateak edo datu, adierazpen nahiz eransten den agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo udal administrazioaren aurrean aurrekomunikazioa ez aurkezteak obrak geldiaraztea erakar lezake, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus