Hondakin adierazpena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikin bat aurri egoeran deklaratzeko prozedura hastea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera-orri orokorra.

  • Eraikinaren identifikazio datuak.
  • Aurri egoera ziurtatzeko arrazoia.
  • Bizilagunen zerrenda, jabetza-titulua edozein izanik
  • Eraikinaren gainean eskubide erreala duten titularrak.

2. Zerbitzu teknikuentxostena non:

  • Eraikinaren egoera fisikoaren deskribapena.
  • Aurri deklarazioa eskatzearen arrazoiak azaldu, EAEko Lurzoru eta Hirigintza 2/2006 Legeko 201 artikuluan (2006.07.20 EHAO-k.o. 138 orria) xedatzen denari jarraiki.
  • Akordio bat hartu bitartean bizilagunak bertan bizitzen jarraitu dezaten, bere iritziz, eraikinak segurtasun eta bizigarritasun baldintza nahikoak betetzen dituen egiaztatu beharko du eskaeraren unean.

3. Titularitatearen ziurtagiria, aurri deklarazioa eskatzen duen eraikinaren jabea baldin bada.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      03 - HIRIGINTZA ZERBITZUAK EMATEA. ONDORENGO ESPEDIENTE ETA PROEIKTUEN TRAMITAZIOA ETA HAUEN ALDAKETAK.
      Hirigintza lurzatiketak edo segregazioak.100
      Hondamen espedientearen izapidetza.639
      - Iharduera lizentzia behar dutenak.700
      - Baimena ukatutako Iharduerak.111
      -Hirigintza informazio zehatza: aurreanalisia eskatzen duenean (+A epigrafeko fotokopiak, hala bada)70
      -Eskatutako planoak paper edo euskarri digitalean.4

      Honako udal tasa ordaindu behar da: Ordenantza fiskala ikusi.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Udal zerbitzu teknikoen txostena.
      2. Txostena, eraikina hutsik dagoela egiaztatuz.
      3. Alkatetzaren ebazpena espedienteari hasiera emanez.
      4. Ebazpena jakinarazi interesdunei, adieraziz 20 egun dituztela alegazioak aurkezteko.
      5. Alegaziorik balego, txosten teknikoa eta, alegazioak onartuz gero, hondakin adierapen txostenaren aldaketa.
      6. Udal zerbitzu tekniko eta juridikoaren txostenak.
      7. Alkatetzaren ebazpena hondakin adierazpenarekin.
      8. K.I.O.Iren likidazioa.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Administrazioaren isiltasunaren ondorioa:

      Aldekoa: Interesdunak eskatuta hasi diren espedienteetan betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator. Ofizioz hasitako espedienteetan iraungitzea edo kaduzitatea.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus