Lehenengo okupazio lizentzia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eraikuntza berri edota handitu edo berritutako eraikuntzak (azken hauen kasuan, beti ere, eraikuntza berriak aurretik zegoenaren egitura aldatzen badu).

Lizentzia onartzeko beharrezkoa da eraikuntza berria edota handitze edo berritze lanak proiektu teknikoan eta emandako obra handiko lizen-tzian jasotako baldintzen arabera burutu direla egiaztatzea eta eraikinak betetzen dituela segurtasuneko eta osasuenko baldintza tekniko guztiak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoak, edo horien ordezkariek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

A.- Etxebizitzak

  1. 1º Okupaziorako Lizentzia eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Obra-zuzendaritzaren amaierako ziurtagiria.
  3. Obraren amaierako likidazioa.
  4. Obra amaierako planoak (Gipuzkoako Uretarako barne).
  5. Eraikinaren fatxada guztien argazkia.
  6. Hondakinen kudeaketaren amaierako txostena.
  7. Kalitate Kontrolaren Ziurtapena.
  8. Eraikitako obra berriaren eta banaketa horizontalaren eskritura.
  9. Gas, berogailu, klimatizazio instalazioak, ur zerbitzua, e.a., jarri direla egiaztatzen duen agiria.

(E. Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saila).

10. Behe-tentsioko instalazio elektrikoaren ziurtagiria.

(E.Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saila)

11. Telekomunikazioen azpiegitura komunaren obra amaierako boletina, telekomunikazioen esparruan eskuduna den eta proiektua zuzendu duen teknikariak igorritakoa.

12. Igogailua zerbitzuan jarri izanaren agiria.

13. Hiri-kontribuzioan altar adierazpena U4.

B.- Jarduera ekonomikoak.

  1. 1º Okupaziorako Lizentzia eskaera inprimaki normalizatuan.
  2. Obra-zuzendaritzaren amaierako ziurtagiria.
  3. Obraren amaierako likidazioa.
  4. Eraikinaren fatxada guztien argazkia.
  5. Eraikitako obra berriaren eskritura.
  6. Hiri kontribuzioan alta aitorpena U4.

C- Bietan, eta Hiri-kontribuzioan alta emateko

  1. Ondasun Higiezinen Zergaren azken ordainagiria.
  2. Obra-amaierako ziurtapena, edo okupazio-data jasotzen duen udal ziurtagiria.
  3. Obra Berriaren Aitorpenaren eskritura.
  4. Eraikinaren fatxaden bi argazki.
  5. Egoera-planoa, kokapen-planoa eta hiritartze-planoa.
  6. Obra amaierako planoa, ez proiektuarena, eraikinaren oin desberdinen azalerekin, 1:50 edo 1:100 eskalan.
  7. Ebakidura planoak.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      001 - Eranskina.
      TARIFA BAKARRA ETA ZERGA-TASA5 %

      1.- Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin betiko likidazioa.

      Obra lizentzia onartu ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontua berria aurkeztu beharko litzateke behin betiko likidazioa egin ahal izateko.

      • Behin betiko likidazioa: behin behineko likidazioa eta amaierako aurrekontuaren arteko aldea.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Lehenengo Okupaziorako lizentzia eskaera, behin obrak amaituta.
      2. Zerbitzu teknikoen txostena egiaztatuz eraikitze, handitze edo berritzeko obrak proiektu teknikoan jasotakoaren eta lizentzian agindutakoaren arabera burutu direla, eta eraikinak betetzen dituela segurtasunari eta osasunari dagozkien baldintzak.
      3. Alkatetzaren Ebazpena Lehenengo Okupaziorako lizentzia onartuz.
      4. Lehengo Okupaziorako Lizentzia tasen likidazioa eta, azkeneko aurrekontua eta hasierako proiektuan jasotakoa bat ez badatoz, Eraikuntza, Instalazio eta Obra Zergaren behin betiko likidazioa
      5. Hala balegokio, gordailatutako bermeak itzultzea.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Hasierako proiektuak aldaketa garrantzitsuak izan baditu obrak burutu diren garaian, Lehenengo Okupazio lizentzia eskatu aurretik, aldaketa horiek egiaztatzen dituen dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko da, aldaketa horiek onartuak izan daitezen eraikina okupatzeko baimena eman aurretik.
      • Obrak hasi aurretik eskudun den teknikari batek idatzitako Segurtasun eta Osasuneko planaren bi ale aurkeztu beharko dira.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus