Obra Handirako lizentzia.: eraikuntza berria - handitze obrak, birgaitze edo berritze obrak, eraikinak eraisteko obrak, igogailua instalatzeko, etab

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lur eta hirigintza 2/2006 Legearen 207 artikuluan definitutako egintzek hirigintza baimena behar dute, aplikagarri diren sektore-legeak adierazten dituzten beste baimenen kalterik gabe.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko-juridikoak edo bere ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:

  1. Obra handirako lizentziarako eskaera-orria.
  2. Oinarrizko proiektua eskudun teknikariak sinatua (ez da beharrezkoa bisatzea).
  3. Lizentzia eskatzeko burutzapen proiektua aurkezten bada eskudun teknikariak sinatuta egon beharko du eta dagokion elkargo ofizialak bisatuta.
  4. Osasun eta Segurtasun Ikerketa.
  5. Hondakinen jasoketarako, Hondakinen Kudeaketa Ikerketa aurkeztuko da, indarrean dagoen legediaren arabera.
  6. Obraren ondorioz bide publikoa okupatu beharrean izanez gero, eragileak dagokion lizentzia eskatu beharko du, eta horretarako honako agiriak aurkeztu:
  • Aldamioak edo antzekoak jartzeko:
  • 7 metroko altura baino gutxiago: Egiturak bere kokalekuan izango dituen oinplanoko eta ebakidurako planoak, hartuko duen azalera eta zenbat denboraz egongo den jarrita azalduz.
  • 7 metroko altura baino gehiago: Aldamioak ezartzeko proiektua, eskudun den teknikariak idatzitakoa, eta dagokion elkargo profesionalak onetsitakoa, hartuko duen azalera eta zenbat denboraz egongo den jarrita azalduz.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      001 - Eranskina.
      TARIFA BAKARRA ETA ZERGA-TASA5 %
      001 - Udal bide publikoaren lurpea, gasolina, butano, propano, eta gas edo olio antzekoen instalakuntza, biltegi edo hornitegi aparailuengatik
      Deposito edo instalazioko eta urteko89 €
      d) atalean sartzen ez den linea zuzen metro bakoitzeko2 €
      001 - Hesiak, aldamioak, puntelak, asnilak eta eraikuntza mterialak
      1.-Hesiak, era guztietako lanetan.- M².ko edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      2- Aldamio finkoetan jarritako defentsak, bide publikoan apoiatuak, horien azpitik libreki ibiltzea ezinezko bihurtzen duten euskarriekin.- M² edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      3.- Defentsa berberak, aldamioak bide publikoan apoiaturik daudenean iladan jarritako euskarriekin, fatxadako lerroarekin paraleloan eta bertatik 1,2 metro edo distantzia gehiagora, langarik gabe, altueran 3 metro baino gutxiagokoak eta azpitik ibiltzea posiblea denean.- M² edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,09 €
      4.- Zutabeak eta eustakak hesitik kanpo- M²ko edo zatiko eta eguneko edo zatiko0,22 €
      a) Lehenengo 30 egunetan0,52 €
      b) Ondorengo egunetan0,87 €
      6.- Kontenedoreak edo siloak. m² edo zatiko eta eguneko0,28 €
      7.- Aldizkako beharrek sortutako hainbat erabiletarako guneak erreserbatzea, metro edo zatiko eta eguneko .Erabilera hau beti ere aurrez Baimenduta izango da.Hilabete pasa ondoren, tarifak %50eko igoera izango du.6,64 €

      - ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA. (001 Eranskina)

      HOBARIAK:

      10. Artikulua.

      Uztailaren 5.ko Gipuzkoako Tokiko Ogasunak errgulatzen dituen 1989/15 Foru Arauaren 9. artikuluaren arabera, Mendaroko Udalak ondorengo hobariak onartu ditu:

      a) %95arteko hobaria ezartzen da, interes berezi edota udal erabilera duten eraikuntza, instalazio eta obren aldekoa, gizarte, kultur egoerak, artistiko-historikoak edota lana sustatzeko direnak justifikatzen duten deklarazioak. Deklarazio hau Udalbatzari dagokio eta akordioa hartuko da, sujeto pasiboaren eskaera izanik aurrez, kideen gehiengoaren aldeko botuarekin. (2007-12-31.ko 253 zkizko GAO-n argitaratua).

      b) Zergaren kuotaren %50eko hobaria izango dute honako eraikuntza, instalazio eta obrek:

      1. Baserri auzoetan egiten direnak, baldin eta Administrazioaren ustez, eskatzaileek osorik edo zatika baserriko sektorean badihardute lanean. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Nekazaritza Ganbararen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.

      2. Igogailurik ez duten eraikinetan, igogailuak, arrapalak, igotzeko plataformak, eta irisgarritasunari dagozkion beste obrak.

      3. Eraikineko jabe guztienak diren elementuen obrak: teilatu, fatxada eta Eraikinen Inspekzio Teknikotik (EIT) ondorioztatzen diren obrak.

      - ONDOKO TASAK, BIDE PUBLIKOA OKUPATZEN DEN KASUETAN

      PROZEDURAREN EPEA

      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa, baldin eta plangintzaren eta legediaren aurkakoa ez bada.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Lizentzia eskaera aurkeztea, proiektu teknikoarekin batera.
      2. Txosten Teknikoa
      3. Txosten juridikoa beharrezkoa denean.
      4. Alkatetzaren ebazpena behin-behineko edo behin betiko izaeraz onartuz (Jakinarazpenarekin batera Obra Handiko Lizentziaren Baldintza Orokorrak jasotzen dituen orria bidaliko da).
      5. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zergaren behin-behineko likidazioa. Obren azken aurrekontua hasierako proiektuan jasotakoarekin bat ez badator, likidazio berri bat egingo da Lehenengo Okupazio lizentzia onartzen duen akordioan.
      6. Zuinketa eskaera, atxikitako orrian jasotzen diren agiriekin batera (Zuinketarako dokumentazioa).
      7. Txosten teknikoa.
      8. Alkatetzaren ebazpena Burutzapen Proiektua onartuz eta, hala balegokio, Zuinketa egin dela jakinaraziz eta obren hasiera baimenduz.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Lurralde - Hirigintza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Lan ordutegia 08:00 eta 20:00 artekoa izango da. Ezingo da lanik egin jaiegunetan egun osoz, udalaren berariazko baimenarekin izan ezik.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus