Irabazi gabeko Elkarteei Dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Urtean zehar kirol, kultura, hezkuntza, aisialdi eta antzerako ekintzak antolatzeko herriko talde eta elkarteei zuzendutako dirulaguntzak

NORK ESKA DEZAKE?

Bere egoitza Mendaron duten eta Irabazi asmorik gabeko izaera duten elkarte eta entitateak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Diru-laguntza eskari normalizatua behar bezala beteta, aktibitatea azalduz eta gastu eta sarreren aurrekontua.

Edozein kasutan, aurreikusitako ekimenari dagokion dokumentazioaz gain, entitate eskatzaileei behar besteko informazio osagarria eskatu ahal izango zaio aurkeztutako ekimena behar bezala baloratu ahal izateko.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Kulturako Teknikariaren txostena.
      2. Alkatetzaren Ebazpena eta Jakinarazpena.
      3. Onartutako dirulaguntzaren %50ren aurrerapena.
      4. Garatutako jardueren memoria eta likidazioaren egiaztagiriak aurkeztuko dira.
      5. Txosten teknikoak.
      6. Alkatetzaren Ebazpena eta jakinarapen aurkeztutako zuriketa kontuarekin eta dirulaguntzaren likidazioa.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Kultura

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Dirulaguntza eta ordainketa

      Ordainketa bi zatitan egingo da:

      • %50 dirulaguntza ematean.
      • Gainerakoa aurkezten den zuriketa kontuaren arabera.

      Eskaerak aurkezteko epea eta zuriketa

      Eskaerak:

      Udaletxean aurkeztu beharko dira, urtearen hasieratik, martxoaren 30a arte edota aktibitate puntualen kasuan, ekintza hasi baino hilabete lehenago.

      Zuriketa:

      —Urte osoan zehar garatzen den aktibitateetarako, azaroaren 15a baino lehen.

      —Ekintza jakinetarako, burutu ondorengo hilabetearen barruan.

      Gastuaren Zuriketa

      Diru-laguntza justifikatzeko, entitate edo pertsona onuradunak jarraian zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko du: (Zuriketa Kontu Sinplifikatua, DOLE-aren 75 artikulua)

      1) Diruz lagundutako jardueraren Memoria. Dokumentazio grafikoa (argazki edo/eta ikus-entzunezkoak) udaleko web orrira igotzeko baimenarekin.

      2)Sarrera eta gastuen zerrenda sailkatua, elkarteko hiru ordezkarik sinatuta.

      3)Emaniko dirulaguntza gainditu arteko aktibitatearen gastuaren fakturen kopia. Egiaztagiri hauek, ezinbestez, diru-laguntza eman zeneko helburu eta ekintzei dagozkien gastuei buruzkoak beharko dira izan. Jai Batzordeak betebehar hau salbuetsita dute.

      Ez dira onartuko administrazioko, antolamenduko eta abarreko barneko kostuak ez eta bazkari, afari edo ostalaritzari dagozkion beste kosteak, diru-laguntza jaso duen ekintzako parte hartzaileek sortutako gastuak izan ezik, ekintza horren antolatzaileak kenduta.

      Ez dira onartuko diruz lagundu ez diren ekintzen gastuen egiaztagiriak.

      Diru-laguntzaren bidez egiten den jarduera antolatzeagatik ez da dirusaririk jasoko.

      Fakturetan hauxe agertuko da:

      —Erakunde edota elkartearen identifikazioa.

      —Hornitzailearen identifikazioa eta IFK.

      —Fakturaren data, zerbitzuaren deskripzioa eta diru kopurua.

      Beste zenbait ohar interesgarri

      Erakundeak ez du zorrik izango Udalarekin, eta honi dagokionez, ez da egiaztagiririk aurkeztu behar.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus