Aisialdirako begirale eta zuzendari ikastaroak egiteko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Diru laguntza hauen helburua da Mendaroko bizilagunek aisialdiko Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale edo/eta Zuzendari” titulua lortzeko ikastaroak egin ditzaten bultzatzea.

    Dirulaguntzaren zenbatekoa

    • Matrikularen %50, gehienez ere 250 €.

    NORK ESKA DEZAKE?

    Onuradunak eta Bete beharreko berariazko baldintzak

    1. Mendaron erroldatuta egotea, urtebetez.
    2. Eusko Jaurlaritzak homologaturiko ikastaroa izatea.
    3. Ikastaroaren alde teorikoa gainditzea.
    4. Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
      · Ordezkaritza -idazkia.
      · Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
      · Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia

    AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    Irailaren 1etik 15era, itxiera data, dirulaguntza eskaeraren inprimakia, honako agiriekin batera:

    • Titulua edo Ikastegiaren ziurtagiria.
    • Matrikula ordainagiria.
    • Erakunde publikoei egindako diru laguntza eskaera, zein jadanik jasotako diru laguntzen gaineko zinpeko aitorpena.

    NOLA ESKA DAITEKE?

      Aurrez aurre:
    • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
      Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
      9:00-14:00
      943-033282
      943-033281

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

        1. Eskaera eta “aurkeztu beharreko agiriak”
        2. Kultura Zerbitzuko Txostena.
        3. Alkatetzaren ebazpena eta jakinarazpena.

        LANSAIL ARDURADUNA

        Herritartasuna - Kultura

        BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus