Euskara ikasteko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

lkasturtean zehar (irailetik abuztura biak barne), herrian edo kanpoan, euskara ikasteko ematen diren diru laguntzak.

Bete beharreko berariazko baldintzak

- Udaleko betebehar fiskalak egunean izatea.

- Gutxienez eskolen %80eko asistentzia edota beharreko ebaluazio-probak egin, gutxienez urrats bat gaindituz.

- Matrikula dagozkion epeetan ordaintzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Matrikula kostuaren %80ª arte ordainduko da.

Laguntzatik kanpo gelditzen dira, material, garraio eta ostatu gastuak. Eskatzaile bakoitzari gehienez ere 300 euroko laguntza emango zaio ikasturteko.

Diru laguntzen ordainketak, zuriketak aurkezteko epea bukatu ondoren bideratuko dira.

Dirulaguntza moeta: Konkurrentzia lehiakorra.

NORK ESKA DEZAKE?

Mendaron erroldatuta egotea gutxienez urtebetez eskaera egin aurretik edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1. Eskaera-orria behar bezala beteta.

2. Euskaltegiak, ikastaroa amaitutakoan, egindako ziurtagiria. Ziurtagiri honek jaso behar du ikaslearen asistentzia-portzentajea eta ikaslearen ikastaro hasierako eta bukaerako maila.

3. Ikastaroaren ordainagiria.

* Udalen dagoen dokumentazioa ez da beharrezkoa aurkeztea..

4. Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
· Ordezkaritza -idazkia.
· Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
· Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
      • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      1. Eskaera eta gainontzeko agiriak jaso eta egiaztatu.
      2. Euskara Zerbitzuaren Txostena
      3. Alkatetzaren Ebazpena eta jakinarazpena interesatuari.

      LANSAIL ARDURADUNA

      Herritartasuna - Euskara

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      Deialdia urterokoa izango da eta diru laguntza eskatzeko epea irailaren 1etik 15ª bitartekoa, itxiera data izanik, dirulaguntzak eskarien artean banatuko direlarik.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus