Ondasunen ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udaleko erregistroetan jasotzen diren eta eskatzaileak dituen ondasunak adierazten dituen ziurtagiria. Hain zuzen ere, honako erroldetan azaltzen diren ondasunak:

  • Hiri Izaerako Ondasun Higiezinen Erroldan.
  • Landa Izaerako Ondasun Higiezinen Erroldan.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Lizentzia Fiskalaren Erroldan.
  • Ibilgailuen Erroldan.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak edo horren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera-orria eredu orokorrean. (0-orok-1.0-17 Eredua)

Izapidea baimendutako pertsona batek burutzen badu:
· Ordezkaritza -idazkia.
· Baimendutakoaren nortasun agiri originala.
· Baimena ematen duen pertsonaren nortasun agiriaren originala edo kopia.

NOLA ESKA DAITEKE?

    Aurrez aurre:
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. Udaletxeko beheko solairuan.Astelehenetik ostiralera.
    Herriko Enparantza 1 20850 MENDARO
    9:00-14:00
    943-033282
    943-033281

      KOSTUA

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Egun 1

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      JARDUNBIDEAREN IZAPIDEAK

      Ez dagokio

      LANSAIL ARDURADUNA

      Antolakuntza - Idazkaritza-Kontuhartzailetza

      BESTE ZENBAIT OHAR INTERESGARRI

      • Eskabidea aurrez aurre eta zuzenean aurkezten ez bada, Udal Erroldan dugun helbidera bidaliko da ziurtagiria, ez beste batera

      Beste zenbait ohar interesgarri

      • Beste pertsona batek ere jaso ahal izango du ziurtagiria. Horretarako, interesdunaren baimena eta honen NANaren fotokopia aurkeztu beharko ditu baimendutako pertsonak.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 3ko 3/2018 Lege Organikoaren 11 artikuloa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. eta 14. artikuluek informazio-eskubidea arautzen dute, eta Mendaroko Udalari baimena ematen diote emandako datu pertsonalak tratatzeko, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Hala ere, edozein unetan erabili ahal izango dituzu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko ("ahanzturara" eskubidea), tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna bermatzeko, aurka egiteko eta banakako erabakiak hartzeko eskubideak, helbide honetan: Herriko Enparantza 1. 20.850 MENDARO edo helbide elektroniko honetan: erregistroa@mendaro.eus